BIDASOA FOLK JAIALDIA 2016

Abu, 2016 musika, jaialdia, Bidasoa Folk, irun, hondarribia, hendaye

Jaialdi honetako 16. edizioa abuztuaren 19tik 21era (ostiraletik igandera) egingo da. Zuzeneko musikarekiko hitzordu horren berezitasuna da Bidasoa Folk jaialdi ibiltaria dela, hau da, egun bakoitzean Bidasoko hirietako bat izango dela doako kontzertu batzuetako anfitrioia, kontuan izanik kontzertuek duten ezaugarri komuna musikaren aniztasuna dela.

abuztuak 19 (ostirala): Hondarribia

Hondarribiko Alde zaharrean, zehazki, Arma plazan, ostiralean (hilak 19) musika zelta irlandarraren erreferente diren taldeetako Altan taldea entzungo dugu. Zehaztasunez ekoiztutako kantekin sari ugari irabazi dituzte beraien musikak karreran zehar. Gaur egun musika tradizionaleko munduko talderik ospetsuena dira, milioi bat bilduma baino gehiago saldu dituztela. Altan baino lehenago, Hinka taldeak joko du. Azken hau 2012an sortu zuten Lapurdiko bi musikarik Benoit Lamerainek eta Maitena Duhaldek, eta orain Matthieu Arambure elkartu zaie. Hinka taldea nabarmentzen da bere musika estetikagatik eta arte lanagatik zein diziplina anitzagatik, batez ere linean ezarritako bi bideoklipen aurkezpenarekin. Begira (2013) eta

Versus (2014).

abuztuak 20 (larunbata): Hendaia

Larunbatean jaialdia Hendaiara lekualdatuko da, Gaztelu Zaharrera. Hori gau portugaldarra izango da; izan ere jardunaldi horretara gonbidatutako artista gehienak herrialde horretakoak dira. manaldia 19:00etan hasiko da 20:30 Fran Lasuenen eta Jose Luis Canalen txanda izango da eta ordubete geroago, Joao Afonso entzun ahalko dugu bere taldearekin.

abuztuak 21 (igandea) Irun

Igandean Irungo Urdanibia plaza izango da Gani Mirzoren musikaren lekukoa. Gani musikari kurdoa da eta Sirian laute eta konposizioa irakasten ditu Sirian. Orain Bartzelonako Musika Eskolako ekialdeko musikako departamentuaren burua da eta gitarra flamenkoko irakaslea da Liceu Kontserbatorioan. Bere musika ospetsua da estilo kurdoaren, orientalaren eta flamenkoaren arteko fusioa sortzen delako. Mirzoren ondoren, Benito Cabrera kanariar .kantautorea entzun ahalko dugu. Cabrerak 1989an irabazi zuen Timple Bakarlarien Eskualdeko Lehiaketa irabazi eta timple jotzaile karreran hasi zen.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika