BIDASOA FOLK 2019

Uzt, 2019 Bidasoa Folk, Transfronterizo, musica

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, Bidasoa Folken XIX. edizioa antolatu dute. Abuztuaren 16, 17 eta 18an izango da Hondarribian, Irunen eta Hendaian, hurrenez hurren. 3 kontzertu egingo dira Folkaren eta musika garaikidearen eszenan erreferentzia diren taldeekin. Kanarietatik, Venezuelatik, Argentinatik, eta nola ez, Euskal Herritik etorritako taldeez gozatu ahal izango da.

Abuztuak 16 – Pauline&Juliette Hondarribian

Jaialdia abuztuaren 16an hasiko da Hondarribiko Arma Plazan 21:00etan ‘Pauline&Juliette’ bikotearen kontzertuarekin. Bi kantari gazte, Pauline Junquet, 23 urte, Kanbokoa, eta bestea Juliette, 19 urte, Itsasun bizi dena. Biak kantari zoragarriak, biak musikari trebeak. Arrakasta handia dute gaur egun Euskal Herriko plazetan eta haratago ere. Beren lehen diskoa argitaratu dute duela gutxi, Agorila diskoetxearekin, Hegaldaka izenburua emanez. 11 folk kantu biltzen ditu, gehienak euskaldunak, baina baita kanpoko abeslari batzuenak ere, hala nola Francis Cabrel frantses kantari ospetsuarenak.

Abuztuak 16 – Kare laukotea Hondarribian

Bigarren kontzertua ere Hondarribian izango da, lehenengoa bukatutakoan, 22:30ean.

Rosarioko gizonezko ahots taldea, 2010. urteaz geroztik herri musikaren bidea egiten ari dena. Karek apustu handia egiten du ahotsetan, ahots moldaketa guztiz landuekin, lehen mailan jarri nahi du hitza, hauxe da, abesten ari den mezu poetikoaren interpretazio sentimena. Gitarra bat besterik ez dute lagun.

Honako hauek osatzen dute Kare taldea: Diego Petrelli (1. tenorra, Gitarra eta Moldaketak) Julián Cerdán (2. tenorra) Gianni Lazzetta (Baritonoa) eta Mauricio Cuesta (Baxua). Fran Lasuen, Antxon Sarasua eta Josean Martín bezalako musikarien kolaborazio bereziak izango ditu Bidasoa Folkerako.

Abuztuak 17 – Pedro Guerra Irunen

San Juan plaza izango da Bidasoa Folken bigarren jardunaldiaren eszenatokia. 22:00etan hasiko da Pedro Guerraren kontzertua, eta ‘#golosinas2018’ aurkeztuko du, 90. hamarkadako espainolezko musikan eraginik handiena izan duen albumetako bat.

Diskoa erabateko iraultza izan zen egile abestietan eta denboraren joanean katautoreen belaunaldi berri oso baten burualdeko album bilakatu da, eta haietako batzuek omenaldia egin nahi izan diote maisuari beren ahotsak harekin elkartuz.

Pedro Guerra kantautore kanariarrak Golosinas albumarekin hasi zuen bere karrera bakarka 1995ean. Debut guztiz distiratsua, zuzenean grabatua, gau mitikoen magia atzemateko Libertad 8 kafe etxe madrildarrean. Emanaldi haietan Pedrok publikoa irabazi zuen bere konposizioen sakontasunagatik eta freskotasunagatik.

Abuztuak 18 – C4 Trío Hendaian

Azken kontzertua abuztuaren 18an izango da Sokoburun, Hendaian, 22:30ean, ‘C4 Trío’ talde venezuelarrarekin.

Jorge Glem Cumanakoa, Hector Molina Meridakoa eta Edward Ramirez Caracasekoa hiriburu Venezuelarrean bildu ziren azken urteetako musika proposamen garrantzitsuenetako bati forma emateko.

2018an C4 Trio taldeak beste lorpen bat izan zuen, Grammy 2018 sarietarako izendatu baitzuten rock urbano eta alternatiboko albun latino hoberen gisa Pa’Fuera diskoagatik, Desorden Público ska talde ospetsuaren kolaborazioarekin grabatua.



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika