Bidasoa ekiteko bekak 2020

Abu, 2020

Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak” programa jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz. Programa berri honekin, ekiteko motibazioak sendotu eta ekimen ekintzaile berritzaileak lagundu nahi dira, negozio-ideia definitzeko eta ekintzailetza eta berrikuntza soziala garatzeko prozesuan.

Zer da?

Beka-programa bat da, eta hileko zenbateko ekonomikoaz gainera, Bidasoa bizirikeko coworking gunean postu bat ere ematen da kosturik gabe, wifi sarera libre sartzeko eta bilera-aretoa erabiltzeko aukerarekin eta, halaber, laguntza teknikoa jasotzeko eta ekintzailetzaren ekosisteman sartzeko aukerarekin.

Emandako bekaren zenbateko ekonomikoa.

Toki bat dohainik erabiltzea ingurune kolaboratibo eta berritzaile ireki batean lan egiteko, teknologia berriekin ekipatutako bilera-aretoak, prestakuntza-aretoak eta abar ere erabiltzeko aukerarekin.

Ekintzailetzan eta enpresak sortzen eta administrazio-zerbitzuan espezialistak diren teknikarien laguntza iraunkorra jasotzeko aukera..

Ekintzailetzako ekosisteman sartzeko aukera.

Baldintzak

Adinez nagusia izan behar da.

Irunen/Hondarribian erroldatuta egotea.

Konpromisoa hartzea Irunen edo Hondarribian enpresa bat sortzeko ekimen bat garatzeko.

EJZn alta emanda ez egotea.

Bekaren zenbatekoa eta iraunaldia

Zenbateko maximoa pertsona onuradun bakoitzeko: 1.950 euro.

Zenbateko maximoa hilean: 325 euro.

Norentzat da?

• Ekiteko nahia duten, negozio bat abian jartzeko ekimen berritzaile bat esploratu nahi duten pertsonentzat.

Hautatze-prozesua

Aurreproiektua/Proiektua

Ekintzailetza-konpromisoaren dokumentua: Lan-programaren proposamena (eskatutako tutoretza, jarduerak, helburuak eta aurreikusitako egutegia)

Norgehiagoka (balorazio-mahaia)

Eskaera epea

2020ko abuztutik irailera

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika