"Bezeroen arloan espezialistak" ikastaro berria online merkatarientzat

Eka, 2020

Irun Aurrera Planeko pizgarri ekonomiko eta sozialean esparruan, ekainaren 11n, ostegunean, merkatarientzako online ikastaroa hasiko da. Irungo merkatariei, Bidasoa Bizirikekin elkarlanean, eskaintzen zaien doako ikastaroa da. "Bezeroen arloan espezialistak" da izenburua eta Nerea Urcola psikologoak emango du. Aurreko hitzaldietan ez bezala, honek bi orduko hiru saio izango ditu. Lehen saioa ostegunean izango da 13:30etik 14:30era.

Ikastaroaren helburuetako bat da negozioaren zuzendaritzari laguntzea bere taldea indartzen eta negozioak bezeroarekin eta merkataritzarekin duen konpromiso-maila handitzeko zeregin partikularrean. Erabakiak hartzeko orduan bezeroari orientazioa eta laguntza emateko orduan, ahalik eta eraginkorrenak izateko gakoak landuko dira. Saio horiek negatiboak izan daitezkeen ohiturak identifikatzen lagunduko dute, eta motibazio handiagoa sortzen duten mekanismoak indartuko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabili telefono eta posta elektroniko hau: 943 509600 eta ekintzailetza@bidasoa-activa.com. Beste bi saioak ekainaren 19an eta 25ean izango dira. Orain egindako izen-emateak hiru saioetan parte hartzeko aukera emango du. Hamabi leku daude. Berehala bukatzen badira eta eskaria handia bada, saio gehiago antolatzeko aukera dago.

Jarduera hau Irun Aurrera Planaren prestakuntza atalean aurreikusi zen eta dagoeneko lau ikastaro eman dira: Lehena online merkataritzari buruzkoa izan zen (www.irun.org/irun-aurrera udal webgunean dago eskuragarri grabazioa), beste bat ostalaritza-establezimenduak berriz irekitzeko kontuan hartu beharreko alderdiei buruzkoa; erresilientziari buruzko hitzaldia (pertsona batek edo talde batek ezbeharren aurrean bere etorkizuna proiektatzen jarraitzeko duen gaitasuna), eta laugarrena merkataritzaren esparruan giza harremanetan gerta daitezkeen eguneroko arazoak konpontzen laguntzeko saioa izan zen.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika