BERTIZ: BIDASOAREN HERRIALDEA

Mar, 2018 Bertiz, Bidasoa, Baztan

Bertizeko Turismo Patzuergoak hango haranak ezagutzea proposatzen digu: Bortziriak, Bertizarana, Malerreka eta Baztan, eta gainera Urdazubi eta Zugarramurdi. Pirinio Atlantikoan, mendiak itsasoari begira dauden tokian kokatua, “Haran Lasai” hauek beren belardietako paisaia berdeaz gozatzeko aukera ematen diete bidaiariei.

Udaberrian asko dira eskualde honetan egin daitezkeen aktibitateak: Zugarramurdiko kobazuloak eta sorginen museoa bisitatu, kobazuloetara eta Urdazubiko monastegira, Amaiurko errotara joan, Elizondoko Etnografia Museoa ezagutu, edota Baztango eta Etxalarreko monumentu megalitikoak… Bertizeko parkea agian inguruetako erakargarri turistiko ezagunena izan liteke.

Bertizeko Turismo Patzuergoak bisita gidatuak eskaintzen ditu Donamariako dorrera (Erdi Aroko arkitektura eredua) eta Baztan-Bidasoa eskualdean hain ugari diren familia historia liluragarrietako bat gehiago islatzen duen Iruritako Jauregira ere.

Egin litezkeen beste aktibitate batzuk: Erratzun zaldian ibili, uretako aktibitateak, arborismoa Narbarten (ausartenentzako soilik).

Non lo egin edo non jan jakiteko (Bertizeko hotel eta ostatuen elkartea, Bertizeko apartamentuen elkartea eta Hiruak Bat landa-etxeak) bisita ezazu webgune hau


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika