BERTAN DA HONDARRIBIKO XVI. NAZIOARTEKO KITARRA JAIALDIA

Api, 2018

Gaur aurkeztu da Hondarribiko Udaletxean XVI. Hondarribiko Nazioarteko Kitarra Jaialdia. Bertan izan dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea eta Carles Pons, jaialdiaren zuzendaria. Gaurtik hasi eta astearterarte burutuko da.

Sei kontzertu egongo dira, eta horietatik hiru Alde Zaharreko Kultur Etxean burutuko dira, beste bat Paradorean, beste bata Irungo Oiasso Museoan eta azken bat San Gabriel egoitzean. Gaurtik hasi eta astelehenerarte, kitarra protagonista izango da Hondarribiko kultur eskaintzan. Kontzertu guztiak dohainik izango dira.

“16. urtea du jarraian Kitarra Jaialdiak Hondarribian. Eskerrak eman nahi dizkiot Carles Pons-i, udal desberdinekin izan duen lankidetza bikainagatik. Gure agendan daukagun altxor txiki horietako bat da jaialdi hau” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

Lehen kontzertua, berezia eta soziala izango da, San Gabriel egoitzean, gaur arratsaldeko 20:00etan. Kultur Etxeko kontzertuak larunbata, igandea eta astelehena 20:00etan izango dira. Irungo Oiasso Museoan igandean eguerdiko 12:00etan izango da, eta Paradorean jaialdiko azken emanaldia izango da, maiatzaren lehenean arratsaldeko 20:30ean.

Carles Pons-ek eskerrak eman dizkio “Hondarribiko Udalari, Alkate eta zinegotziak joan eta etorri, jaialdiarekin bat egiten duelako. Kalitatean oinarritutako jaialdia egiten saiatzen gara, eta urtetik urtera partehartze handiagoa dugu, seinale ona.”

Aukera paregabea kitarraren munduko profesional handiak zuzenean ikusteko: Hermanos Cuenca, Duo Palomares Espi, Jean Mari Ecay, Sandor Papp eta Duo Siracusa adibidez, eta nola ez, Carles Pons zuzendaria.

Egitaraua osoa hemen

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika