BERNARDO GARCÍA HUIDOBRO KITARRAKOLE TXILETARRA LARUNBATEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Urr, 2020

Larunbata honetan, 20:00etan, Bernardo Garcia Huidobro kitarrajole eta irakasle txiletarraren kontzertua izango da Itsas Etxea Auditoriumean. Sarrerak 3 eurotan daude salgai ohiko bideetatik. Ezinbestekoa izango da musukoa eramatea eta kontzertua hasi aurretik ikus bakoitzari tenperatura hartuko zaio.


Bernardo García Huidobro Txileko Santiagon jaio zen, eta Txileko Unibertsitateko Kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak. Ondoren, Txileko Unibertsitate Katolikoko Musika Institutuan jarraitu zituen ikasketak.


Gitarra ikasketak egin zituen Arturo González eta Oscar Ohlsenekin, eta harmonia eta analisi irakasle Carlos Botto izan zuen. 1974an Espainiara etorri zen, Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioak beka emanda, eta Regino Sainz de la Maza, Ricardo Fernández Iznahola, Domingo Carvajal eta Carmelo Martínezekin ikasi zuen. Granadako Nazioarteko Ikastaroetan parte hartu zuen eta, ondoren, musika analisirako ikasketak zabaldu zituen Arístides Carrarekin.


Irakasle gisa, Madrilgo Erkidegoko Ferraz kontserbatorioan irakasle izan da, Collado Villalbako Udal Musika Eskolako zuzendari eta irakasle, eta El Escorialeko Padre Antonio Soler de San Lorenzo Musika Eskolako irakasle.

Txilen, Brasilen, eman ditu kontzertuak. Estatu Batuak, Alemania, Suitza eta, etengabe, Espainiako hainbat hiritan dihardu, errezitaldietan eta orkestrarekin aurkezpenak eginez, baita ganberako taldeetan ere. Radio Nacional de Españarako eta Televisión Españolarako grabatu du.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika