BELDUR PASABIDEA 2019

Urr, 2019 Irun, Beldur Pasabidea, Halloween, Santiagoko Deabruak

Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak hamabostgarren aldiz segidan prestatu du 2018 honetarako ekitaldi bat, zeinean ikusleek aukera izango baitute izuaren eta suspensearen mundukoak diren pertsonaiak lanean ikusteko. Ekitaldia 2019ko azaroaren 2an izango da, 18:00etatik 22:00etara. Irungo Ficoba Erakustazokan egingo da.

Ikuskizun horretan, bere borondatez ibilbidean sartzen den jendearekin elkarren eraginean aritzen dira pertsonaiak. 30 bat lagun egongo dira lau bat ordutan, ibilbideko leku jakinetan, haientzat prestatutako pertsonaiaren papera jokatzen. Aktore horiek jendeari une dibertigarria eta entretenigarria pasaraziko diote, aurreko hamahiru edizioetan egin duten bezala.

Ekitaldia 2019ko azaroaren 2an izango da, 18:00etatik 22:00etara. Irungo Ficoba Erakustazokan egingo da.200 bat metroko ibilbidean zehar banatuko dira pertsonaia guztiak.

SARRERAK

Era berean, eta iaz bezala, sarrerak aurretik salduko dira (ikuskizunean sartzeko ordutegiarekin) 3€-tan. Sarrerak AMAIA KZko lehiatilan (Pio XII plaza - Irun, Gipuzkoa) jarriko dira salgai urriaren 24, 25 eta 26n arratsaldez (17:30etatik 19:30etara). Ikuskizunaren egunean FICOBAn salduko dira, 17:45etik aurrera, gera litezkeen sarrerak.

Azkenik, gogorarazten dizuegu aparkalekua dohain dela eta Euskotren (topoa) geltoki bat dagoela barrutiaren aldamenean.

Argibide gehiago: 648028590 telefonoan, www.santiagokodeabruak.es.tl edo santiagoko.deabruak@gmail.com,


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika