‘BEIRA’ ETA MAIDER ZABALEGIREN ZUZENEKO MUSIKA ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Mar, 2018 Hondarribia, kontzertua, Ïtsas Etxea, Maider Zabalegi

Larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean euskal musika emanaldia izango dugu 20:00etatik aurrera. ‘Beira’ taldea eta Maider Zabalegi ariko dira. Sarrerak 5 eurotan saltzen dira, eta 3 eurotan 18 urtetik beherakoentzat.

‘Beira Braillean’ taldearen hirugarren diskoa da. Bertsolaritza eta musika uztartzen dira, Igor Arruabarrena, Urtzi Olaziregi, Mikel Arruabarrena eta Gari Amundarain hondarribiarrak osatzen dute taldea.

Maider Zabalegik ‘Zuei’ bere bakarkako estreinako lana eskainiko du jarraian. Ilusio eta ametsen itsasoan nabigatzen duten 10 abesti goxo aurkeztuko dizkigu Oiartzungo abeslari eta konposatzaileak.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika