BEHOBIAKO ERDIA AROKO VI. AZOKA, MAIATZAK 17-19

Mai, 2019 Irun, Feria Medieval

Maiatzaren 17tik 19ra, Erdi Aroko azokaren seigarren edizioa egingo da Behobian. Ekimena auzoko merkatari-elkarteek, auzo-elkarteak eta Bidashop kolektiboak bultzatzen dute, Irungo Udalak lagunduta.

Asteburu horretan Behobiara joaten diren guztiek Erdi Aroko azoka bat bihurtuta ikusiko dituzte merkataritza-guneko kaleak: artisautzako postuak, elikadurakoak eta lanbide-tailerrak. Bestalde, animazio jarduera batzuk ere programatu dira; hala nola, kalejirak eta garai horretako musika. Gainera, apaingarriak ere ipiniko dira azokan osoan: erdi aroko banderak, olanak, ezkutuak eta zutoihalak.

Hauxe ekarri du gogora Rubén Fraile Behobiako Merkatarien Elkarteko presidenteak: “Dagoeneko sei urte dira eta ekimenaren helburua da auzoa asteburu batean modu berezian girotzea eta horrela jende gehiago erakartzea hiritik bertatik. Erdi Aroko azokara etortzea plan erakargarria da, eta betiko ilusioz jarraitzen dugua aurreko urteetako emaitza onak errepikatzea espero dugula”.

Azokak ostiralean, maiatzaren 17an, irekiko ditu ateak, 11:00etan, azokan bertan ibilbide bat eginez komunikabideekin.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika