'BEHOBIA-DONOSTIA’ LASTERKETA IRUNDAR ERAN

Aza, 2018 Irun, Behobia

José Antonio Santano Irungo alkateak eta Pedro Alegre kirol ordezkariak Enrique Cifuentes Fortuna KEko presidentearekin eta klubeko kide Fernando Ibarretarekin gaur goizean jakinarazi dute 'Behobia-Donostia’ lasterketako Korrikalariaren Azoka Irunen egongo dela aurten. 

“Irunek partaidetza handiagoa eduki nahi du hainbeste jende mugitzen duen 'Behobia-Donostia’ lasterketan. Hiri honetatik ateratzen da proba, eta aurten protagonismo handiagoa izango du Lasterketaren Azokarekin. Ezin dugu aukera hau ihes egiten utzi, eta horregatik jarduera-programa bat prestatu dugu, bai bertakoentzat bai dortsalaren bila kanpotik datozenentzat, hiriaz goza dezatela adierazi du alkateak.

Lasterketaren Azoka eta azpiegitura guztiak azaroaren 9 eta 10ean egingo dira instalatuta, Ficoban. Lasterketa hilaren 11n izango denez, antolatu diren jarduerek hurbiltzen den jende guztia gonbidatuko dute probaren aurrekoaz Irunen gozatzera. Proposamen kulturalak programatu dira Oiasso Museoa ezagutzeko, musika ikuskizunak, eta kirol ekimen txikiak ere bai. Bestalde, deskontuak egingo dira Irungo establezimenduetako esperientzia gastronomikoetan, eta pintxoaren ibilbide bat egingo da 30 taberna eta jatetxetan. Bi egunetan –ostiral arratsaldean eta larunbatean, goizean eta arratsaldean- Ficoba eta San Juan lotuko duten anezka zerbitzua izango da, tren berdeaz baliatuz.

Kultura, gastronomia… eta kirola

Zehazki, hilaren 9 eta 10ean, dortsalarekin Oiasso Erromatar Museora joaten diren guztiek %20ko deskontua izango dute sarreran. Atal gastronomikoan, deskontuak izango dituzten hiru esperientzia gastronomikoak hauek izango dira: Ikustaldi gidatua+sagardo dastaketa Ola Sagardotegian; garagardo dastaketa Bidassoa Basque Brewery-n eta ardo dastaketa Vinoteca Mendibil establezimenduan. (Ordutegiak, aurrekoak eta baldintzak erantsitako dokumentuan). Era berean, Irungo 30 jatetxek eta tabernek (Santiago, Alde Zaharra, San Juan, Zabaltza eta Pio XII. eremukoak) beraien sukaldeetako produktuak dastatzeko gonbidapena egingo dute, 2,50 euroko eskaintza batez (pintxoa eta edaria). 

Lasterketaren bezperan, 10:00etatik 12:00etara, eskolako kirolaren jardunaldia Santiago aldera lekualdatuko da atletismoarekin lotutako jarduerez. Hitzorduaren amaieran, batukada eta trikitixa ikuskizuna izango da Txorimaloak Soinu Taldearen eskutik. Arratsaldean (17:00etan), San Juan plazan, zirko emanaldia "The Funes Troupe" taldearen eskutik, eta 19:00etan, toki berean, Talka Batukada taldeak Irungo erdialdea animatuko du, Behobian lasterketa hasi baino ordu gutxi lehenago.

Programazio berezi honekin hiriaren kokapena indartu nahi da hain garrantzitsua den proba herrikoiaren barruan, eta Irunez gozatzera ere gonbidatu nahi da. Hori dela eta traola (edo etiketa bat) abian jarri da gizarte sareetan partekatzeko. Honela, helburu hori laburtu nahi da ingelesezko hitzez jolastuz: #IRUNning.

Ildo horretatik, Irungo komertzioei komunikazio bat bidaliko zaie Ficoban egingo den ekitaldiaren berri emateko, baita Irungo Udalak antolatu dituen jarduera paraleloen berri ere. Kanpainaren eranskailu bat ere jasoko dute, nahi duten komertzio guztiek jarri ahal izateko beraien erakusleihoetan, eta erakusleihoak apaintzeko gonbidapena egiten zaie ekimenarekin bat egiteko, ikusgarritasuna areagotuz, jarduerak eta helduera aprobetxatuz. Kalkulatzen diren datuen arabera, 15.000 bat lagunek jasoko dute dortsala Ficoban, azaroaren 9 eta 10ean. Dortsalak ere sortu dira, komertzioek gaiari buruzko apaingarri gisa jartzeko beraien erakusleihoetan.

Bideoa hemen

Argazkia: Foto de personas creado por jcomp - www.freepik.es

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika