BAZ ZERBITZUA GAUR ITXITA COVID-19KO KASO BATEN ONDORIOZ DESINFEKTATZE LANAK DIRELA ETA

Aza, 2020

BAZ edo Biztanlearen Arreta Zerbitzua ez da gaur irekiko. Hala adierazi du Maria Serrano Herritarrekiko Harremanetarako zinegotziak.


"Asteburu honetan jakin dugu bertan lan egiten duen pertsona batek positibo eman duela PCR test batean. Horregatik, gaur bertan aplikatu da COVID-19 protokoloa, eta, beraz, gaur, ezinbestekoa da garbiketa eta desinfekzio lanak egitea Javier Ugarte kaleko lokalean".

"Gaurko egunerako hitzordua zuten guztiak Errebellin kaleko Udaltzaingoaren egoitzan artatuko dituzte. Gainerako herritarrei gomendatzen diegu www.hondarribia.eus webgunea eta udala@hondarribia.eus posta erabiltzea gestioak egiteko, edo bestela 943 111211 telefonora deitzea" amaitzen du Serranok.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika