BAZ, LIBURUTEGIA ETA EUSKALTEGIA IREKI DIRA

Eka, 2020

Gaurtik Udalak ireki egin ditu COVID-19aren ondorioz duela bi hilabete t’erdi itxita zeuden Biztanlearen Arreta Zerbitzua (BAZ), Zuloaga Etxea Udal Liburutegia eta Udal Euskaltegia.

Hala, BAZ ohiko ordutegiarekin zabalduko da, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Aurretiaz hitzordua eskatu beharko da, 943111213 zenbakian edo udala@hondarribia.eus. Gogoratu behar da segurtasun eta distantzia neurriak errespetatu behar direla eta banaka sartu beharko dela, maskara erabiliz.

Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak ere pixkanaka bere ateak zabaldu ditu. Bere ohiko ordutegian irekiko da bereziki liburuen maileguetarako, beti ere segurtasun eta osasun neurriak bermatuz.

Udal Euskaltegiaren irekiera klase presentzialak emateko burutuko da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika