ERRUSIAKO BALLETA URTEA HASTEKO ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Abe, 2017 Hondarribia, balleta, errusiako balleta,

Hondarribiak 2018. Urtean azken urteotan hasi duen bezala egingo du: Itsas Etxea Auditoriumean ballet ikuskizun batekin. Urtarrilaren lehenean izango da, eta Errusiako Ekaterinburgo herritik etorritako ‘María Nikolayeva’ taldeak arratsaldeko 19:00etan hasiko du emanaldia.

Gogoratu sarrerak ARMA PLAZAn daudela hil honen 31 arte, astelehenean bertan Itsas Etxean arratsaldeko 17:00etatik, eta nola ez, https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean 3 euro ordainduta.

Maria Nikolayeva ballet

Taldea 1994. urtean sortu zen Maria Nikolayeva ballet irakasleak zuzenduta. 23 urte hauetan taldeak Errusiako hiri askotan eman ditu ikuskizunak, baita Europako hainbat herrialdeetan ere.

Hondarribian eskainiko duten emanaldian pieza txikiak eta ballet klasiko eta garaikidea eskainiko dizkigute.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika