AZKEN EGUNAK TREN BERDE ETA UDAKO BISITA GIDATUETARAKO

Abu, 2018 Hondarribia, turismo, uda

Abuztua bere azken egunetara heltzen ari da eta ARMA PLAZAtik zuzentzen den turismo eskaintza zabala amaitzen ari da, udako ordutegian behintzat. Gogoratu, uda honetan, hirian zehar egunero bost bisita gidatu, tren berdean ibilaldi panoramikoak igande, astelehen eta astearteetan edota Guadalupeko Gotorlekuan bisitak igandetik asteartera liratekeela nagusienak.

Trenari dagokionez, azken eguna datorren asteartea 28 izango da, eta Hiriko bisita gidatuak aldiz, 31 ostiralean amaituko dira. Azken hauek irailean jarraituko dute, baina beste erritmo batean.

Antolatu diren bisiten eta ekimenen informazio osoa: http://www.armaplaza.eus/eu/ibilbideak, eta informazio gehiagorako ARMA PLAZAn (943 643677) edo email bidez web@armaplaza.eus .

ARMA PLAZAko kultur eta informazio gunea astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara irekitzen da, eta igandeetan 10:00etatik 14:00tara.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika