Ira, 2020
Asteburu hau izango da Tren Berdea erabiltzeko azkena. Udalak eta Behemendi Elkarteak antolatzen dute ekimena da.
Larunbata eta igandeetan goiz eta arratsaldeko ordutegian ariko da trena, 11:00, 12:00, 13:00, 17:00, eta 18:00etan aterako dira, eta iIbilbidearen iraupena 45 minutukoa izango da.
13 urtetik gorakoentzat sarrera 4 euro izango dira, 5etik 12 urte artekoentzat 2 euro eta 4 urtetik beherako haurrak doainik igo ahal izango dira. Sarrerak trenean bertan erosi ahal izango dira.
Irteera eta helmuga Javier Ugarte kaletik izango da, eta ezinbestekoa da musukoa eramatea.