AZKEN ASTEA ERAIKUNTZEN IKUSKAPEN TEKNIKOEN INGURUKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO

Ira, 2020

Hondarribiko Udalak jakinarazten du eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzen deialdia irailaren 28an itxiko dela.

Deialdi honetan 2019 urtean zehar egindako diktamena eta obren zuzendaritza eta burutzapena lagunduko dira. Dirulaguntzaren bidez babestutako lanen aurrekontuaren %10 estaliko da, gehienez ere 3.000 euroko kopuru bitarte.

Irailak 28 bitartean egongo da irekia eta interesa duten eraikuntzetako Jabekideen Elkarteek eskaera BAZen edo online bidez aurkeztu beharko dute. Gogoratu behar da Udaletxeko obrek dirauten bitartean, BAZ Javier Ugarte kalean dagoela.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika