AZAROAREN 23AN IRUNGO MINTZODROMOA

Aza, 2018 Irun, Euskara

Aurten ere SAREUSKA egitasmoaren baitan Mintzodromoa antolatu da Euskaraldia eta Euskararen Nazioarteko Egunaren harira eta Mintzodromoaren V. edizioa Irungo Mendibil Merkataritza Gunean, Jatetxeak eta zinemak gunean egingo da azaroaren 23an, EUSKARALDIAren hasierarekin, goizeko 10:00 eta 12:00 bitartean.

Bertaratutakoak, tokian tokiko zein egunerokotasuneko gaien inguruan mintzatuko dira mahai baten bueltan lauko taldetxoetan eta giro xamur eta lagunartekoan. Hiru gai ezberdin proposatuko dira 15 minutuz mintzagai gisa eta hizketalditxo hauetariko bakoitza, lagun talde ezberdinarekin eginen dute. Ekimenaren dinamizazioaz Julian Iantzi ETBko kazetaria arduratuko da. Eta euskal kulturako pertsonaia ezagunek parte hartuko dute ekimenean.

SAREUSKA egitasmoaren xede nagusia Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilera bultzatzea eta dinamizatzea da.

Datak: 2018ko azaroaren 23a.

Ordua: 10:00-12:30h.

Lekua: Mendibil Merkataritza gunean, jatetxeak eta zinemak.

18 urtetik gorako euskaldunak eta 6. mailatik gora euskara ikasten ari direnak.

Inskripzioa HEMEN: Azaroaren 7tik 22ra.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika