AZAROAK 21 ARTE ZABALIK DA ETXEBIZITZA HUTSAK ALOKATZEKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA

Aza, 2020

Hondarribiko Udalak etxebizitza hutsen alokairurako dirulaguntzen deialdia egin du. Laguntza hau jaso ahal izango dute Hondarribian etxebizitza hutsen titular izan eta Bizigune programan izena emana dutenek, eta Alokabiderekin programa horrek aurreikusten duen kontratua sinatua dutenek.

Dirulaguntza lerroak 44.000 eta 16.000 eurokoak dira, eta eskaerak egiteko epea azaroaren 21ean itxiko da. Udal web orrian eta BAZen egin daiteke. Gogoratu behar da BAZen aurretik hitzordua eskatu behar dela.

Deialdiak bi laguntza mota aurreikusten ditu, eta biak batera ere jaso daitezke. Bat, ordainketa bakarrean, eskatzailearen eta Alokabide sozietate publikoaren arteko kontratua indarrean dagoen hilabete bakoitzeko, 2019. urteari dagokionez. Hilabeteko periodikotasuna duten laguntza hauek hilabeteko 200 euroko zenbatekoa izango dute.

Bigarrena ordainketa bakarrekoa izango da, hain zuzen ere Alokabidek etxe bizitzaren titularrari etxe bizitza egokitzeko eskatutako lanei dagokiena, 2019. Urtean egindakoak. Etxebizitzak egokitzeko ekintzetarako ordainketa bakarreko laguntzak egindako gastuaren % 50ekoak izango dira, 2.000 euroko gehienezko mugarekin.

Informazio guztia udal web gunean:

http://www.hondarribia.eus/eu/hirigintza-departamentuko-diru-laguntzak-emateko-deialdia-hondarribian-etxe-bizitza-hutsen-alokairua-merkatuan-jartzekoa

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika