AZAROAK 20 ARTE IREKITA DAGO ENRIKE LEKUONAREN OMENEZKO IKERKETA BEKA DEIALDIRA AURKEZTEKO EPEA

Aza, 2020

Datorren azaroak 20 arte zabalik dago Hondarribian abian jarri den eta ARMA PLAZA Fundazioak koordinatzen duen Enrike Lekuonaren omenezko Ikerketa beka deialdia. Informazio guztia www.armaplaza.eus gunean topa daiteke”.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egingo dira. Proiektua aurkezteko epea azaroaren 20an itxiko da. Bekaren iraunaldia, gehienez, 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.

Diru zenbatekoa 10.000 €-koa izango da, eta noski, ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.

http://www.armaplaza.eus/eu/berriak/484-itsasoa-ondarea-eta-euskara-enrike-lekuona-ikerketa-beka

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika