AURTENGO UDAN EZIN IZANGO DA OZTOPORIK GABEKO BAINUA EGIN HONDARRIBIKO HONDARTZAN

Mai, 2020

COVID-19aren krisia dela eta, aurten ezin izango da Hondarribiko hondartzan azken 13 urte hauetan antolatu den ‘Oztoporik gabeko bainua’ burutu.

Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “duela 13 urte, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioari esker, ekin genion bainu egokitua eskaintzen desgaitasuna edota mugikortasun arazoak dituzten pertsonei. Pena handiarekin esan behar dut aurten ezin izango dela egin, COVID-19aren ondorioz hondartzen erabilera ez baitakigu zein izango den”.

“Argi utzi nahi dut Hondarribiko Udalaren konpromezua argia dela Oztoporik Gabeko Bainuaren alde, eta datorren urtean indar berriturik bueltatuko dela.

Denon helburua hondartza pertsona guztiei baldintza berdinetan gerturatzea, desgaitasuna izan edo mugikortasun arazoak izan, horretarako, baliabide guztiak jarriz” gehitu du Larrartek.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika