AURTEN ERE SEI HITZALDI ETA BISITA ‘EZAGUTU ZURE HIRIA’ EKIMENAREKIN, ARMA PLAZA FUNDAZIOAREN ESKUTIK

Aza, 2018 Hondarribia, Arma Plaza Fundazioa

Bertan dugu berriz ere “Ezagutu zure hiria’ ekimena, ARMA PLAZA Fundazioaren eskutik. Udazkeneko eta neguko hilabeteei begira, hilabetero gai baten inguruko hitzaldia eta bisita gidatua izango dira, hurrenez hurren.

Juan Luis Silanes Kultur zinegotzi eta ARMA PLAZA Fundazioaren lehendakariordeak dioenez, ‘Ezagutu zure hiria’ hiritar guztiei zuzendutako ekimena da, eta helburu nagusia gure hiriko alderdi historikoak ezagutaraztea du. Programan gai baten inguruko hitzaldia ematen da aditu baten eskutik, eta bisita gidatua egiten da horri buruz”.

Datorren ostegunean hasiko da eta 2019ko apirilean amaituko da. Hilabete bakoitzean hitzaldi bat izango da ARMA PLAZAn (2. solairuan) eta bisita bat egingo da. Bisitarako topagunea ere ARMA PLAZA izango da.

Remigio Mendibururen garrantzia

Lehenengo gaia “Remigio Mendiburu eta eskultura garaikidearen trama” izango da, eta Juan Pablo Huércanos, Jorge Oteiza Museoa Fundazioko zuzendariordeak emango. Hitzaldia ostegunean izango da 19.00etan ARMA PLAZAn, eta bisita larunbatean 11:00tan, biak ere gazteleraz.

“Ekitaldi honetan, ARMA PLAZA Fundazioan buru-belarri ari gara hiritarrei gai erakargarriak eta bisita gidatu berriak eskaintzeko; horien berri ematen joango gara” amaitu du esanez Silanesek.

Aurretik izen emateko, ARMA PLAZA eraikinean. 943643677 o 943644623 / armaplaza@armaplaza.eus

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika