ASTEBURU HONETAN HONDARRIBIAK ERDI AROKO AZOKA OSPATUKO DU

Eka, 2018 Hondarribia, Erdi Aroko Azoka

Larunbata eta igandean Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da, Erdi Aroko Azokaren 21. edizioa bertan ospatuko baita.

Goizeko 10:00tatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00tatik 21:00etara, era guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldi ikus ahal izango dira egun batean izan zenera itzuliko den Hondarribian. Aurten aipatzekoa da Kasino Zaharrean kokatuko den Aintzinako Kanpamendua.Hona hemen egitaraua osoa.

Maria Serrano Turismoko zinegotziak dioenez, “ezinbesteko ekimen batean bilakatu da Erdi Aroko Azoka eta geroz eta eremu gehiago hartzen ditu gune historikoan. Denetatik izango dugu, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak, haima arabiarrak, kontu kontariak, ardiak eta abar. Guztira 80 postu baino gehiago egongo dira”

Igandean arratsaldeko 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean ekitaldi berezi bat izango dugu. Alurr Dantza taldearen eskutik Irradak obra ikusteko aukera izango dugu. Sarrerak 5 eurotan saltzen dira, 3 eurotan 18 urtetik beherakoentzat, ostiralerarte ARMA PLAZAn, https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean eta emanaldia hasi baina bi ordu leheneago lehiatilean.

Pintxo lehiaketa abian da

Halaber, XI. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa aurrera dijoa. Egun hauetan Erdi Aroko jitea duten pintxoak dastatu ahal ditugu Hondarribiko Enbata, Ondarribi, Sardara, Gran Sol eta Danontzat tabernetan. Mendeetan atzera iberiar penintsulan eskura zitezkeen osagaiak bakarrik dituzte pintxoak

Lehiaketak Erdi Aroko Pintxo Onenarena ez ezik, herritarren Saria ere banatuko du. Boto gehien jasotzen duen tabernak eskuratuko du. Parte-hartzaileen artean, Laguardian asteburua pasatzeko aukera zozkatuko dute.

Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketa

Beste aldetik, ekainaren 17arte ARMA PLAZAn iazko Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketan parte hartu zuten lanen erakusketa irekita dago. Hortaz gain, aurtengo ediziorako ere lehiaketa berri bat deitu da. Parte hatu nahi dutenek uztailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dute beren lanak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika