ASTEBURU HONETAN BEHOBIAN V. ERDI AROKO AZOKA

Mai, 2018 Irun, Behobia, Erdi Aroko Azoka

Ekainaren 1etik 3ra, Erdi Aroko azokaren bosgarren edizioa egingo da Behobian. Ekimena auzoko merkatari-elkarteek, auzo-elkarteak eta Bidashop kolektiboak bultzatzen dute, Irungo Udalak lagunduta.

"Bost urte ditu dagoeneko, eta ekimenaren helburua da auzoa asteburu batean modu berezian girotzea eta horrela jende gehiago erakartzea hiritik bertatik. Erdi Aroko azokara etortzea plan erakargarria da, eta betiko ilusioz jarraitzen dugu, eta aurreko urteetako emaitza onak errepikatzea espero dugu", adierazi du Rubén Fraile Behobiako Merkatari Elkarteko presidenteak.

Asteburu honetan Behobiara joaten diren guztiek, beraz, Erdi Aroko azoka bat bihurtuta ikusiko dituzte merkataritza-guneko kaleak: artisautzako postuak, elikadurakoak eta lanbide-tailerrak. Bestalde, animazio jarduera batzuk ere programatu dira; hala nola, kalejirak eta garaiko musika. Gainera, apaingarriak ere ipiniko dira azokan osoan: erdi aroko banderak, olanak, ezkutuak eta zutoihalak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika