ASTE SANTUARI BEGIRA, ARMA PLAZA FUNDAZIOAK BISITA GIDATUAK ANTOLATU DITU HONDARRIBIAN

Api, 2019 Hondarribia, Aste Santua

Ate joka daukagu Aste Santua, urtero Hondarribira milaka bisitari erakartzen dituen garaia. Hartara, ARMA PLAZA Fundaziotik bisita gidatu sorta zabala eskaintzen du Hondarribiak daukan ondarea hobekiago ezagutua izan dadin. Apirirlaren 15tik apirilak 28 arte, egunero bisita gidatu desberdinak egongo dira hirian zehar.

“Oro har lau bisita gidatu desberdin egongo dira’ esan du Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak eta ARMA PLAZA Fundazioko presidenteak. “Lehenak Alde Zaharra bisitatuko du oro har, bigarrenak Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokia eta Carlos V Gaztelua, hirugarrenak, Alde Zaharra eta Portua auzoa uztartuko ditu, eta laugarrena bisita familiarra izango da”.

Lehen bisita, Alde Zaharrekoa, egunero 11:30ean izango da, ordu t’erdiko iraupenarekin eta 6€-ko prezioa izango du. Parrokia eta gaztelua ikusteko bisitak, 13:30ean izango dira, ordu beteko iraupenarekin eta 4€-ko kostuarekin. Azkenik, Alde Zaharra eta Portua ikusteko, arratsaldeko 16:30ean izango dira bisitak, ordu eta hiru laurden iraungo dute eta 6 euroko kostuarekin. Bisita familiarra, berriz, 4€ko kostua haurrentzat eta 2€ko kostua helduentzat izango du eta eguardiko 12:00etan izango dira. Bisitak gazteleraz eta euskaraz izango dira, aurretik hala eskatuaz. Bisita Familiarra ezik, besteak 16 urtetik beherakoentzat, doakoak izango dira.

“Bisita gidatu hauen asmoa, ARMA PLAZA Fundazioak dituen helburu berbera da, Hondarribiak duen ondarea balioan jartzea. Fundaziotik etengabe gabiltza lanean helburu honekin, bai hondarribiarrei bai guregana etortzen direnei Hondarribiak dauzkan ondare eta aberastasunak ezagutaraztea” amaitu du Sagarzazuk.

Erreserbak egiteko, ARMA PLAZAn bertan egin daiteke, edota 943 643677 zenbakian eta armaplaza@armaplaza.eus postan. Informazio gehiago, www.armaplaza.eus gunean.



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika