ASTE SANTUA HONDARRIBIAN AZTERGAI MARTXOKO "EZAGUTU ZURE HIRIAREKIN"

Mar, 2018 Hondarribia, Arma Plaza, Ezagutu zure hiria

Arma Plaza Fundazioak antolatuta, datorren ostegun eta larunbatean ‘Ezagutu zure hiria’ ekimenaren urrats berri bat emango da. Martxokoa aurtengo seigarrena eta azkena izango da, eta hala, ostegunean arratsaldeko 19:00etan Arma Plazan hitzaldia eskainiko da eta larunbata goizeko 11:00etan bisita gidatua irtengo da Arma Plazatik.

‘Aste Santua Hondarribian’ izango da gaia, hitzaldia Jose Luis Arbelaiz eta Koldo Ortegak emango dute, eta pausoetara bisita gidatua Jon de Pablosek zuzenduko du.

Bisita gidatuan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurretiaz izena ematea, 943643677 edota armaplaza@armaplaza.eus postan.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika