ARTE GARAIKIDEAREN BIDEZ KULTURA IKERKETA PROIEKTU BERRIAK BILATZEN DITUZTE RIBERA BEKEK

Urt, 2018 Irun, ribera, bekak, arte, kultura

Ribera beken bigarren ediziorako deialdia egina dago. Ekimen hau sortzeko helburua zera izan zen, hemengo artistak historialariekin, antropologoekin, soziologoekin edo irakaskuntzako profesionalekin harremanetan jartzea, ibaiaren, mugaren eta memoria historikoaren kontzeptuak inspiratzen dituzten prozesu artistikoak garatzeko.

Tandem moduko beka formatua du Riberak, hau da, ekimenaren helburu diren bi profilen ordezkari diren 2 pertsonek eratzen dute: alderdi artistikoa lantzen duenak eta ikerketa antropologikoarekin lotura handiagoa duenak. Estatuan honelako lehendabiziko bekak dira hauek.


Otsailaren 12ra arte

Bi bekek osatzen dute ekimena, beketako bakoitza 9.000 eurokoa da, eta 9 hilabeteko iraupena izango dute. Beken ondorioz artearen inguruko bi esku-hartze izango dira, eta horiek Ribera 2018 programari erantsiko zaizkio. Oinarriak eta informazio guztia udalaren webean kontsultatu ahal dira. Proposamenak tandem batek aurkeztu behar ditu, eta tandem horretan sartzen dira Antropologiaren profil bat eta Arte Ederretako beste bat. Eskaerak ohiko edozein bide erabiliz aurkeztu ahalko dira, HAZ bulegoaren bidez edo egoitza elektronikoaren bidez, 2018ko otsailaren 12ra arte.

Aurreko edizioko irabazleak

Gogoratu behar da aurreko edizioan bi tandem izan ziren irabazle. Alde batetik, Alazne Corralek eta Gorka Álvarezek osatutakoa. Haien proiektua Irungo eta eskualdeko memoria historikoari buruzko antzerki foro batean gauzatu zen. Memoria hori egun hauetan auzo elkarte askotan antzezten ari da. Beste tandem irabazlea Iker Eizagirrek eta Oier Gilek eratutakoa izan da. Haien amaierako esku-hartzea eszenaratzeko zain dago, Abenida zubia aldi baterako itxita dagoelako.

Bi proiektuak Ribera azokan partaide izanziren irailaren 23an Santiagoko bidegorriaren inguruan, eta CBAn urriaren 5ean egin zen jarduera-saio batean.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika