Urt, 2018 Hondarribia, cine, pescadores, arte al agua
Larunbata otsailaren 3an Itsas Etxea Auditoriumean ‘Arte al agua’ dokumentalaren bi saio eskainiko dira. Ikusita arratsaldeko 20:00tarako aurreikusita dagoen saiorako sarrerak berehala amaitu direla, egun bererako beste saio bat programatu da, azkena izango dena, arratsaldeko 17:30erako. Gogoratu, urtarrilaren 12an eskaini zela lehen saioa.
Sarrerak bihartik larunbatera salduko dira ARMA PLAZAn, eta sobratuko balira, https://ticket.kutxabank.es/ gunean.