GREZIAKO ARKEOLOGIA IRUNGO OIASSO MUSEOAN

Abu, 2017 Irun, Oiasso Museoa, arkeologi, Grezia

Oiasso Erromatar Museoak, ikastaro eta jarduera paraleloen programaren barruan, "Greziako arkeologia" ikastaroa antolatu du datozen hilabeteetarako. Eskolak bi txandatan eskainiko dira:  astearteetan, 18:00etatik 19:00etara, eta ostegunetan, 11:00etatik 12:00etara.

Astearteetako taldea irailaren 26an hasiko da, eta ostegunetakoa, 18an. Azaroan amaituko dira biak. Talde bakoitzak hamar saio egingo ditu, eta parte hartzeko, ez da aurretik ezagutzarik behar; nahikoa da antzinako Greziarekiko interesa izatea.

Ikastaroaren edukiak

Antzinako greziar zibilizazioa kultur eta arte garapenagatik nabarmendu zen, eta baita mendebaldeko kultura osatzen duten alderdi askoren oinarriak ezartzeagatik ere. Ikastaro honetan, hainbat kultur garai birpasatuko dira osorik: aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenak, greziar arteko pieza paregabeenak, pertsonaia historiko adierazgarrienak edo antzinako mitologia greziarra.

Matrikulatzeko epea

Irailaren 5ean irekiko da matrikulatzeko epea, goizeko 10:00etan, eta tokia bete arte egongo da irekita. Matrikula egiteko, Oiasso Museoko harrerara joan behar da, edo toki-erreserba eskatu, 943 63 93 53 telefonoan edo actividades.oiasso@irun.org e-mailean. Ikastaroen prezioa 55 eurokoa da.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika