ARMA PLAZAN HERRIKO ARTISAUEN LANAK EROSTEKO AUKERA HANDITU DA

Mai, 2018 Hondarribia, Arma Plaza, artisauak

Azken asteotan, ARMA PLAZAko Kultura eta Informazio gunean dagoen salmenta puntuan, dauden artikulu guztiez gain, beste berri bat jarri da. Aitor Arregi hondarribiarrak egurrezko barrikak egiten ditu, Hondarribiaren izen pertsonalizatua daramatenak.

2013. urteko udaberrian denda ireki zenetik, herriko hainbat artisauk bere produktuak erakutsi eta saltzeko aukera dute urtero milaka pertsonek bisitatzen duten eraikin honetan.

Salmenta hauetatik lortzen diren irabaziak, Arma Plaza Fundazioak dituen helburuekin jarraitzeko erabiliko dira, kultur ondarea sendotu eta jakinarazteko alegia.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika