ARKEO & ART, ARTISTEN EGONALDI BERRI BAT OIASSO ERROMATAR MUSEOAN

Urr, 2018 Irun, Oiasso Museoa, arte

Kulturako ordezkari Juncal Eizaguirrek eta Oiasso Erromatar Museoko zuzendari Cristina Aguirrek azaroan eta abenduan artistek instalazio horretan egonaldiak egiteko deialdi baten berri eman dute.

Sorkuntzarako gune aktibo izateko gaitasunak zabaltze aldera, egungo diskurtsoei balio erantsia emateko eta planteamendu berriak aktibatzeko esperientziak jarriko ditu abian Oiasso Museoak, “Arkeo & Art egonaldi artistikoa” proiektuaren bidez. Horrela, egonaldi baten barruan garatzeko proiektu bat hautatuko du Museoak.

Proiektuak aurkezteko epemuga: azaroaren 7a

Proiektuak arte diziplina orotakoak izan ahalko dira, eta, oro har, berrinterpretazio bat edo Museoarekiko elkarrizketa bat proposatu beharko dute: bildumak, gaiak, guneak, eraikina, bisitariak eta ingurunea edo testuinguru soziala. Horrela, jardunbide artistiko garaikideak sustatzen eta haiek ingurune sozialean dibulgatzen inplikatuko da Museoa, eta, aldi berean, sormenezko pentsamoldea Museora bertara transferitzea bultzatuko du.

Edozein nazionalitatetako 40 urtetik beherako artistek parte hartu ahalko dute deialdi honetan, eta bakarka edo elkarlanean aurkeztu ahalko dituzte beren proposamenak. Gainera, arte diziplina edo alor orotako proposamenak onartuko dira, tresna eta hizkuntza garaikideak badarabiltzate betiere (ikus-entzunezkoak eta transmedia, diseinua, teknologia berria, dantza, antzerkia eta moda), baita joera berrien eta memoria kolektiboaren eraikuntzaren balioa azpimarratzen duten gaiak ere. Egonaldiak lau aste iraungo du, 2018ko azarotik abendura bitartean.

Artistek 2.000 euroko laguntza hartuko dute sortzeko, eta Museoak 800 euro ere jarriko ditu, ostatu eta bidaia gastuak eta dietak ordaintzeko, baita beste 400 euro ere, ekoizpen gastuak ordaintzeko. Oiasso Museoaren webgunean kontsultatu daitezke oinarriak (www.oiasso.org). Azaroaren 7an bukatuko da eskabideak aurkezteko epea.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika