‘ARALAR, MUNDUA LEKU DEN LURRA’ DOKUMENTALA BIHAR KULTUR ETXEAN

Ots, 2019 Hondarribia, Kultur Etxea

BIhar osteguna, arratsaldeko 19:00etan Alde Zaharreko Kultur Etxean ‘Aralar, mundua leku den lurra’ dokumentala ikus ahal izango da. Sarrera doakoa izango da eta euskaraz, gaztelerako azpitituluekin.

Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da.

Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika