"APIRILEKO LORE GUZTIAK"

Api, 2020

"Apirileko lore guztiak" izenburupean, Irungo Marrazketa eta Pinturaren Udal Akademiak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu loreak egiten parte hartzera, etxean konfinatuta geratzeko egoera haui amaitzen denean jendaurrean ikusgai jarriko den instalazio bat osatzeko.

Nola parte hartu?

Parte hartu nahi duten guztiek eurek sortutako argazkiak bidal ditzakete pinturamargoa@irun.org helbide elektronikora apirilaren 1etik 30era bitartean. Mota guztietako teknikak onartzen dira, hala nola marrazketa eta pintura, collagea, argazkia, bitarteko digitalak, orratza eta haria, papiroflexia, zur-tailua eta abar. Baldintza bakarra da lan horri argazkiak ateratzea eta emaitzaren irudia .jpg formatuan bidaltzea, gehienez DIN A4 folio batean.

Akademiak bidalitako loreak inprimatu eta moztuko ditu, eta horiekin instalazio bat egingo da zehaztu beharreko leku batean, egoerak ahalbidetzen duenean, jendaurrean erakusgai jartzeko.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika