AMUA MUSIKA-FILM LABURREN I ZINEMALDIAREN AURKEZPENA BIHAR HONDARRIBIAN

Abe, 2020

AMUA kultur elkarteak, Hondarribiko udalaren laguntza ordainezinarekin eta babes irmoarekin 2021eko Hondarribiko musika-film laburren I zinemaldia antolatuko dugu. Zinemaldiaren aur- kezpena 2020ko abenduaren 4an izango da Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean 19:30ean.

Ekitaldi horretan zinemaldiari buruzko xehetasun eta informazio guztiak aurkeztuko dira, bes- teak beste lanak aurkezteko egutegia, oinarriak, sariak, zinemaldiaren datak, zinemaldiaren iru- dia, etab.

Aurkezpenean, Javier Tolentinoren “El séptimo vicio” Radio 3eko saioa izango dugu auditoriu- metik bertatik zuzenean emititzen.

Emanaldian, Izaro abeslariak bere zenbait gai interpretatuko ditu akustikoki.

Horrez gain, Radio 3 saioan gozatu egingo dugu Fonki Cheff Dj-rekin; zenbait binilo nahasiko ditu zuzenean, zinemako pantailan proiektatuko diren zenbait filmen eszenekin batera.

Auditoriumerako sarrera dohainik izango da baina sarrerak Kutxabank sarrerak webgunean edo Arma Plazan hartu beharko dira.

COVID19aren murrizketak direla eta, denbora nahikoarekin joatea gomendatzen da.

Ordutegia:

19:00-20:00

Musika-fim laburren zinemaldiaren aurkezpena

20:00-21:30

“El séptimo vicio” Radio 3 zuzenean, Izaro eta show Fonki Cheff-ekin.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika