UDAKO KULTURA AGENDA ZABALA IRUNEN

Uzt, 2017 Agenda, Irun , Verano, Actividades

Uztailean nabarmentzen da Mamma Mia filmaren zuzeneko proiekzioa zuzeneko abestiekin eta Toom Park taldearen emanaldiarekin, Mayumanaren estiloan. Ohiko hitzorduak izango dira, hala nola Euskal Jira eta Faisaien irlako jaialdia. Aurten Enrique San Francisco bakarrizketariaren emanaldia izango da.

Publiko guztientzako proposamen ugarirekin bete da udako kultura agenda. Juncal Eizaguirre Irungo kultura ordezkariak hau azpimarratu du: "uda honetarako jardueren eskaintza asko indartu da, gustu guztientzako eta aire zabaleko ildo nagusiari jarraituz. Udan hiria ez da gelditzen, eta guneak eskaini nahi ditugu aisialdirako, dibertsiorako eta entretenimendurako, Irunen dauzkagun kanpo-eszenatoki ugariak kontuan hartuz. Horri, kalitate handiko proposamenak gehitzen bazaizkio, datozen hilabeteetan hiriaz gozatzera gonbidatzen duen ahalmen handiko agenda bat daukagu”.

Dies Oiassonis erromatar jaialdiaz gain, mota guztietako proposamenak iragartzen du udak Irunen: Musika, zinea, magia, antzerkia, erakusketak eta abar. Uztailean gehien nabarmentzen diren ekintzen artean, urtero bezala, aire zabaleko zinea emango da Junkaleko plazatxoan. Oraingo honetan erakargarritasun handia izango da saio bakoitzean. Zehazki, bi hitzordu programatu dira uztailean: ostiralean (hilak 7) "Frozen, el reino del hielo" ikusi ahal izango da eta uztailaren 21ean, "Mamma Mía" filma proiektatuko da, Zintaren abesti klasikoak interpretatuko duen Sing Along taldearen zuzeneko emanaldiarekin batera.

Hilaren 22an, Urdanibia plazan, 22:00etatik aurrera, Toom Park perkusio taldearen emanaldia izango da Reciclart 2.0 ikuskizunarekin, Mayumana ezagunaren estiloarekin. Uztaila amaitzeko, Faisaien irlako jaialdia itzuliko da. Hitzordu nabarmen gisa, hilaren 28an Enrique San Francisco bakarrizketariaren emanaldia izango da Behobiako plazan 22:00etan.

Agendan beste ekintza batzuk daude hil honetarako: aire zabaleko musika hiriko hainbat tokitan, hala nola Zabaltza plazan eta Eskoleta kalean. Uztailean ere izango dira ohiko hitzorduak, hiriko auzoetako jaiak, alegia Santiagokoak, Behobiakoak eta Elitxu-Lapitzekoak. Erakusketen atalean, erakusketa bat iragartzen da agendan María Cuetoren lanei buruzkoa. Lan horiek uztailaren 7tik irailaren 3ra arte ikusi ahalko dira Menchu Gal Aretoan. Bestalde, Antonio Valverderen obra erakusgai egongo da Amaia Kultur Zentroan uztailaren 21etik irailaren 10era.

Euskal Jira abuztuan

Abuztuan, urtero bezala, ekitaldi nagusia Euskal Jira izango da lehenengo asteburuan. Aire zabaleko emanaldien artean, hauek nabarmentzen dira: antzerkia Urdanibia plazan hilaren 25ean, Golden Apple Quartet talde ezagunarekin, eta hilaren 26an, Urdanibia plazan ere, "Akäshia: el viaje de la luz". Argi beltzeko antzerki moduan emango da, familiako kide guztiei zuzendua El Cau de l'Unicorn taldearen eskutik. Era berean, zinea emango da Junkaleko plazatxoan "Canta" animazio filmarekin (abuztuak 11).

Bildumagilearen azoka (abuztuak 12), Tor magoaren emanaldia Pio XII. plazan (abuztuak 10) edo Remember taldearen Camp dantzaldia (abuztuak 14) dira udako agendaren beste hitzordu batzuk. Auzoetako jaien kapituluan, Ama Xantalen, Arbes auzoetako jaiak, eta Karrika Nagusikoak sartzen dira, San Ramon egunean. Jirabira programak eta Bidasoa Folk Festival jaialdiak ere ez dute huts egingo uda irundarrarekiko hitzorduan.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika