Abe, 2018 Hondarribia, Arma Plaza, Itsas Etxea
Pasa den hilaren 19an Itsas Etxea Auditoriumean ospatu zen ekitaldi batean, ‘Amakiña bat itsaso kontu’ arrantzaleen memoriaren dokumentalaren emisioa egin zen. SUSTRAIA taldeko bolondresek ARMA PLAZA Fundazioaren koordinazioarekin batera egindako lanak izandako arrakasta ikusita, datorren urtarrilaren 26an berriz emitituko da Itsas Etxea Auditoriumean.
Bi saio egongo dira, lehena 17:00etan eta bigarrena 19:00etan. Sarrera doakoa izango da eta txartelak ARMA PLAZAn erretiratu beharko dira urtarrilaren 9tik aurrera.