Aire zabaleko merkatuen atxikitzea elikagaien saltzaileeentzat soilik

Mar, 2020

Estatuak COVID 19 krisiaren karietara eman aginduei jarraikiz, elikagaien salmahiak besterik ez dira baimenduak. Herriko merkatuak mantentzen dira, beraz.

Asteazken goizean, martxoaren 18an, Errepublika plazan, herri barnean

Larunbat goizean, martxoaren 21ean, Zokoburu plazan, Hondarraitz auzoan

OSASUN ETA ELKARRENGANDIK URRUTIRATZEKO ARAUAK

Segurtasun neurri gisa, gutxienez metro batean urrun zaitez beste erabiltzaileengandik.

Ez ahantz zeure osasuna eta ingurukoena zaintzeko hesi keinuak egitea:

– Eskuak oso maiz garbitzea

– Eztula edota urtzintza ukondoan edo musuzapi batean egitea

– Eskua eman gabe eta besarkatu gabe elkar agurtzea

– Erabilera bakarreko musuzapiak erabili eta erabilitakoan botatzea

Ez ahantz mugitzeko baimen bereziaren agiria, aldean eraman behar baituzu beti.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika