AIAKO HARRIA, TXORIEN ARTEAN

Mai, 2017 Aiako Harria, Lapuriturri, Irun, pajaros

Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak kudeatzen duten Lapuriturriko informazio puntuak aurtengo lehendabiziko irteera eskainiko du. Datorren ekainaren 4ean, igandea, hegaztien munduko ezagutza handitzeko hitzordua dugu

Hegaztietan aditua den Tomas Aierberen laguntzaz, begi bistaz zein txorien kantuaren bidez hainbat espezie identifikatzen saiatuko dira partaideak. Aiako Harriko Parke Naturalean aurki ditzakegun hegazti espezie ezberdinak ikusi eta entzutea izango da helburua.

Goizeko 9:00etan izango da hitzordua Lapuriturriko informazio puntuan bertan eta prismatikoak eta hegaztien inguruko gida bat eramatea gomendatzen da.

Interesdunek aurrez izena eman beharko dute formulario honetan edo 010 telefonora deituaz maiatzaren 22tik ekainaren 1a bitarte. Irteerarako 20 pertsonentzako tokia eskaintzen da.

Argazkia:  Diseñado por Freepik

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika