ADOS TEATROAREN ‘EL BAILE DE LOS AÑOS’ IKUSKIZUNA IGANDEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Aza, 2018 Hondarribia, antzerkia, Ados

Igandean arratsaldeko 19:30ean, Itsas Etxea Auditoriumean ADOS Teatroaren eskutik ‘El baile de los años: Derechos Humanos a escena 2018’ antzerkia izango dugu. Sarrerak ohiko prozedurak jarraituz eros daitezke, 8 eurotan. 18 urtetik beherakoentzat 4 eurotan saltzen dira. Euskal Herri mailan estreinaldia da Hondarribikoa.

Garbi Losadak zuzenduta, antzerkia erabiltzen da, Oinarrizko Eskubideen Adierazpena hedatu eta sentsibilizatzeko.

Adin desberdinetako pertsonak elkartzen dituen proiektua da, antzerki eta dantzako profesionalak eta gizarte-bazterketa arriskuan dauden adineko pertsonak gehienbat. Haur eta gazteek ere parte hartzen ditu ikuskizunean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika