ZABALIK DA OLENTZEROEN ETA GABON KANTEN EGUBERRIETAKO JAIALDIAN IZENA EMATEKO EPEA

Aza, 2017 Hondarribia, Navidad, concurso de Olentzeros, concurso de Villancicos

Eguberriak gero eta gertuago direla eta, Hondarribiko Udaleko Kultura Saila ari da zenbait ekintza ixten. Horien artean dago urteroko Olentzeroen eta Gabon Kanten Jaialdia. Abenduaren 24ko Gipuzkoa Plazako zitarako izen-ematea zabalik dago azaroaren 17ko 13:00ak bitarte. Gutxienez hogei lagunek osatutako talde edo abesbatzek har dezakete parte, gehienean 16 urtetik gorakoek osatutakoek. Euskarazko bi gabon-kanta abestuko ditu bakoitzak, bata Olentzeroa eta aukera askekoa bestea.

Olentzeroarekin aurkezten den talde bakoitzak 400 euro jasoko ditu, eta gabon kanten jaialdian soilik aritzen denak, 250 euro. Interesik duenak BAZen eman behar du izena, eta eskaera orriarekin batera, taldeko ordezkariaren edo elkartearen banku kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria entregatu beharko du.



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika