ABIAN DIRA 2020KO AURREKONTU PARTIZIPATIBOAK

Ira, 2019

Mónica Martínez Informazioaren Gizarteko eta Herritarren Partaidetzako ordezkariak ostegun honetako prentsaurrekoan eman du 2020ko aurrekontu partizipatiboen prozesuaren hasieraren berri. Seigarren edizioa izango du ekimen honek, eta ordezkariak azpimarratu duenez, hobekuntza batzuk izango ditu, beste urte batzuekin alderatuta.

"Aurrekontu partizipatiboen formatuak iazko edizioaren ildo bera jarraituko du, baina, aurreko urtean gertatu bezala, entzute aktiboaren bidez eta eskuak zabalik, ekimen hau hobetzeko ahalik eta gehien egokitzen jarraitu nahi dugu. Horregatik, kontuan hartu ditugu ekarpen batzuk, eta espero dugu prozesu indartsuago bat izaten lagunduko digutela eta horrela parte-hartze handiagoa izango dela", adierazi du Mónica Martínezek.

Irundarrek berriz erabakiko dute datorren urteko kontuetatik 1,5 milioi euro zertan erabili (1,3 milioi euro prozesu orokorrerako, 200.000, gazteen prozesurako). Irailaren 16tik 19ra egongo da zabalik proposamenak egiteko epea. Tarte hori laburtu egin da iazkoarekiko, proposamen guztiak bildu eta prozesua azkarragoa eta arinagoa izan dadin nahi baita. Webean, harremanetarako e-mail bat ematea eskatuko zaie proposamenak egiten dituztenei, proposamena argitu behar izanez gero, proposatu duenarekin harremanetan jartzeko. Oso garrantzitsua da proposamen izenburua berez oso adierazgarria izatea, xehetasun-testura sartu beharrik izan gabe.

Presentzialetan, iazko eskema errepikatzen da, eta bi saio egingo dira, eta haietan, interesa duenak bere ekimenak aurkeztu eta eztabaidatu ahal izango ditu. Eutsi egiten zaio talde-dinamikari, eta dinamika horren bidez, 7 proposamen bozkatuenak hautatuko dira aurkeztutako eta eztabaidatutakoen artean, eta horrenbestez, guztira, 14 proposamen aterako dira finalerako saio presentzialetatik. Hautatutako ideia horiei udalaren webaren bidez bildutakoen artean aterako diren beste 6 gehitu beharko zaizkie. Horrela, 20 proposamen izango dira azken fasean; aurreko urteetako kopuru bera.

Bestalde, gehiago zehaztu dira ideiak aurkezteko betekizunak: urtebeteko epean egin ahal izatea (2020), Irungo Udalaren eskumenekoa izatea (inbertsio publikoak, ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak, eta laguntzak eta dirulaguntzak). Baztertu egingo dira proiektuak, baldin eta indarreango kontratuak eta langileak zuzenean kontratatzeko gastuak eta mantentze ohikoari eta Udalaren barne-kudeaketari dagozkien gastuak ukitzen badituzte. Gainera, teknikoki bideragarriak izan beharko dute proposamenek, eta ezarritako aurrekontuan sartu eta interes orokorrekoak izan, ez pribatuak.

Dagoeneko baieztatuta dauden saio presentzialak, biak 19:00etatik aurrera; lehenengoa irailaren 16an izango da Palmera Montero Gunean, eta bigarrena, 19an, Luis Mariano zentro sozialean. Aurrez aurreko saioetatik aterako diren 14 proposamenei beste sei ideia gehituko zaizkie, online egin direnen artetik eta aurretiko bozketa baten bidez hautatuta ?web bidez jasotakoak bakarrik? irailaren 26tik 30era.

Gazteen aurrekontuei dagokienez, irailaren 16tik 19ra udalaren webaren bidez Irungo gazteek helarazten dituzten ideiak bilduko dira. Internet bidez bozka gehien jasotzen duten 10 proposamenak izango dira finalean. 2019ko edizioan bezala, 10 proposamen horiez gainera, beste bi proposamen ere izango dira Udalaren Ingurumen Zerbitzuak kudeatzen duen Eskola Agenda 21eko ondorioetakoak, hiru proposamena Gazteartean Gazteriako zerbitzuak ekarritakoak eta beste batzuk, kalean kale-dinamizatzaileek egiten dituzten inkestetan gehien eskatzen direnetatik ateratakoak. "Berriz elkartzen ditugu ?iaz berritasuna izan zen? herritarren parte-hartzeari dagokionez gazteekin irekitako kanal guztiak, ahalik eta gazte gehienengana iristeko eta haien iritzia kontuan hartzeko. Horretarako, aurten ere sare sozialean erabilera indartuko dugu eta ikastetxeen kolaborazioa ere bilatutako dugu", adierazi du Mónica Martínezek.

Horrela, orokorrean zein gazteenean, aurreikusten da 20 proposamen finalista izango direla prozesu bakoitzean. Guztiarekin, lehen fasean hautatutako proposamenak udal-zerbitzuek ebaluatu ondoren, bilera ireki bat egingo da (urriaren 3an, 19:00etan, Palmera Monteron), finalean zein proposamen sartuko diren jakinarazteko.

Kontagailuak zeroan daudelarik, hau da, lehenengo fasean proposamen bakoitzak jasotako botoak kontuan hartu gabe, behin betiko epea irekiko da udalaren webean Irun Txartelarekin bozkatzeko (urriak 8-15) eta datorren urteko aurrekontuetan zein proposamen sartuko diren erabakitzeko, aurrekontua agortu arte. Berritasun gisa, garrantzitsua da azpimarratzea HAZen ere bozkatu ahal izango dela bertara joanda, bozketaren aldiko azkeneko 2 egunetan, baita IRUN Txartela eduki gabe ere, adinekoen eta abarren parte-hartzea errazteko.

Ikusgarritasuna eta parte-hartzea kalean

Prozesua ahalik eta herritar gehiengana eramateko helburuarekin, bilera presentzialez eta online plataformaz gainera, Udalak jakinarazi du parte-hartzea dinamizatzkeo karpa batzuk jarriko direla. Karpa horiek hirian jendea ibiltzen den lekuetan jarriko dira bi, egunetan, proposamenak aurkezteko prozesuan, eta beste bi egunetan, amaierako bozketaren epean:

Lehenengo faserako, informazio-puntu hori irailaren 14an ikusi ahal izango da, 11:00etatik 14:00etara, Zabaltza plazan, eta asteazkenean, irailaren 18an, 16:30etik 19:30era, Zabaltza plazan. Bozkatzeko amaierako faseari begira, San Juan plazan egongo da karpa, ostegunean, urriaren 10ean, 16:30etik 19:30era, eta larunbatean, urriaren 12an, 11:00etatik 14:00etara, Zabaltza plazan.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika