ABENDUAREN 16AN EMANGO DUTE EGUNERRIKO KONTZERTUA IRUNGO UDALAK ETA AMETSA ABESBATZAK

Abe, 2018 Irun, kontzertua

Rotary Clubaren eskutik, ekitaldia 19:00etan hasiko da Amaia Kultur Zentroan eta biltzen den dirua AFAGI elkartearentzat izango da

Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak eta Sergio Corchón Gizarte Ongizateko ordezkariak izan dira asteartean Rotary Clubeko arduradunekin, Ametsa Abesbatza Kultur Elkartearekin eta AFAGIrekin, Eguberriko Kontzertuaren aurkezpenean. Abenduaren 16an izango da eta Amaia Kultur Zentroan egingo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

“Kontzertu hau atal kulturalekoa da erabat, eta gainera interpreteen kalitatea bikaina denez, atal sozial garrantzitsu bat gehitzen zaio" azpimarratu du Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak. Bestalde, Sergio Corchón ek gogora ekarri du iaz bildutako dirua Gurutze Gorriari eman zitzaiola eta balorazio hau egin du: “Eguberrietako hitzordu klasiko honen alderdi solidarioa ez da inoiz ahazten gure lurraldean laguntza behar duten familien alde egiten duten elkarteez edo entitateez”.

Aurten jasoko den dirua AFAGIrentzat izango da (GIPUZKOAKO Alzheimer Gaixoen Senideen Elkartea) Kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrerak ohiko lekuetan eros daitezke 15 euroko prezioan:

Turismo bulegoan, Ametsa abesbatzan, Rotary klubean, Interneten: www.irun.org/entradas eta kontzertuaren egunean bertan, auditorioaren leihatiletan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, plaza libreak egonez gero.

PARTE-HARTZAILEAK:Ametsa Abesbatza Kultur Elkartea eta Ma Non Troppo orkestra

Maria Martin Sopranoa

Leticia Bergara Mezzosopranoa

Igor Peral Tenorra

J.M. Garcia Arejula Baxua

Maruxa Llorente Pianista

Gerardo Grifon Continuoa

Fernando Etxepare Gómez zuzendaria

PROGRAMA

1.- Obertura: Charpentierren Te Deum Ch. Charpentier

2.- Magnificat BWV J.S. Bach

3.- Fantasia Coral L. Van Beethoven


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika