Aza, 2019
Udaleko Hezkuntza departamentuak antolatuta, jaialdi honetan parte hartu ahal izango dute gutxienez hamar eta gehienez hamabost neska-mutilez osatutako herriko taldeek; partaide guztiek 16 urte bête gabekoak izan beharko dute eta bakoitzak bere taldearen izena agerian eraman beharko du.
Jaialdi honetan parte hartu nahi duten talde guztiek izena eman beharko dute Gazteen Zerbitzuan (Jabier Ugarte kalea, 6), abenduaren 14a bitarte.
Talde bakoitzak bere taldearen izena agerian eraman beharko du, eta hilaren 24an, Madalen karrikako plazar goizeko 11:30ean aurkeztu beharko dituzte Olentzeroak, eta ‘Olentzero’ abestea ezinbestekoa izango da.