3255 PERTSONA IGO DIRA TREN BERDERA UDA HONETAN

Urr, 2020

Uztailaren erdialdetik irailera igande, astelehen eta asteartetan Tren Berdeak eskaini dituen zerbitzuen balorazioa egiteko ordua iritsi da. Udalak eta Behemendi Elkarteak antolatu dute ekimena aurtengoan.

Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak esan duenez, “oso emaitza onak eman ditu uztaila, abuztuan eta irailean 3.255 pertsona igo direlarik. Balorazio oso positiboa egin behar dugu Udaletik, ikusita zer nolako uda arraroa izan dugun COVID-19a dela eta”.

“Trenera igo diren 3255 pertsonetatik, 2196 adin-nagusikoak izan dira, 537 aldiz 5 eta 12 urteko gazteak, eta 522 haurtxoak” gehitu du Silanesek. “Uztaila eta abuztuan gehienak Katalunia, Madril eta Frantziakoak izan dira, eta irailean gehiago izan dira herritarrak, gipuzkoarrak eta nafarrak”.

“Uztaila bukaera eta abuztuaren lehen erdian jende asko ibili da, eta irailean ekimena mantentzea ere erabaki ona izan da, mugimendu handia ikusi da eta” gehitu du zinegotziak.

“Eskertu egin nahi dut ekimenean parte hartu duten guztien jarrera. Jendeak oso ongi errespetatu ditu jarri genituen arauak, musukoa erabiltzearena adibidez, eta jarrera oso egokia izan dutela argi esan behar da” amaitu du Silanesek.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika