2020KO FICAB-EK AURTEN LEHIATUKO DIREN FILMEN ZERRENDA ARGITARATU DU

Ira, 2020 FICAB, Irun, Filmeak,

Kultura arloak Oiasso Erromatar Museoaren Bidasoko Nazioarteko Arkeologia Zinemaldiaren (FICAB) 20. edizioan azaroaren 16tik 21ra ikusi ahal izango diren filmen zerrenda baieztatu du. Informazio guztia, ondoren.

Aurten ere bilduko dira mota guztietako dokumentu zinematografikoak (dokumentala, erreportajea, ikerkuntza, eta abar). edozein nazionalitateko edozein pertsonak edo entitate publiko edo pribatuk ekoitzita, betiere arkeologiari eta haren teknikei, ondare arkeologikoari eta haren zaintzari buruzkoak.

Hauek dira hezkuntza saileko filmak:

 “Twelve decades of discovery”. Nikos Dayandas. Grezia. 2019

 “Tintin et le mystère de la momie Rascar Capac”. Fréderic Cordier. Belgika. 2019

 «First among equals». Nikos Dayandas. Grezia. 2019

 «Mächtige Männer, onhemächtige Frauen ?». Birgit Tanner, Carsten Gutschmidt,

Alemania, 2019

 “Ercolano e Pompei. Visioni di una scoperta”. Pietro Galifi. Italia, 2018

 “Vellem esse gemma”. Alicia Satué. 2020

Hezkuntza-saileko film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko azpitituluekin. "Mächtige Männer, ohnemächtige Frauen?" flmak, gainera, proiektu pedagogiko bat izango du, ikastetxeek aukera izan dezaten historian zeharreko genero- gaiak lantzeko klasean.

Jaialdiko filmak Amaia KZn:

Astelehenean, hilak 16:

 17:00 “A arte rupestre nos Campos Gerais”, Karla Nascimento. Brasil. 2020

 19:«First among equals». Nikos Dayandas. Grezia. 2019

 19:40 “Des-extinción”, Alfonso Par, Espainia. 2019

Asteartean, hilak 17

 17:00 ”Os enigmas do Cabeço da Mina”, Rui Pedro Lamy, Portugal, 2019

 17:30 “Arqueomanía: Pirineos”, Manuel Pimentel. Espaini. 2020

 19:00 “À la rencontré du Neanderthal”, Rob Hope, Pascal Cuissot, Frantzia, 2019

 20:00 « Pyramid builders, new clues », Florence Tran, Frantzia. 2019

Asteazkenean, hilak 18

 17:00 “Twelve decades of discovery”, Nikos Dayandas, Grezia. 2019

 17:15 “Arqueomanía: Escuela de gladiadores”, Manuel Pimentel, Espainia. 2020

 17:45 “Arqueomanía: Herculano”, Manuel Pimentel, Espainia. 2020

PRENSA S. Juan Harria plaza,1· 20304 IRUN · T.943 505106 ·F.943 505601 · email: prensa@irun.org 8/9

 19:00 “Ingeniería romana: carreteras”, José Antonio Muñiz, Espainia, 2020

 20:00 “Ingeniería romana: carreteras”, José Antonio Muñiz, Espainia, 2020

Ostegunean, hilak 19

 17:00 “Konto Hona”, Omar El-Mishad, Egipto. 2020

 17:10 “Le refuge oublié”, David Geoffroy, Frantzia, 2019

 19:00 “Tintin et le mystère de la momie Rascar Capac”, Fréderic Cordier, Belgika, 2019

 20:00 « Mächtige Männer, ohnemächtige Frauen ? », Birgit Tanner, Carsten Gutschmidt, Alemania, 2019

Ostiralean, hilak 20

 17:00 “Written in Stone”, Farhad Pakdel, Iran, 2016

 17:20 “Sauver Notre Dame”, Quentin Domart, Charlène Gravel, Frantzia, 2020-11-09

 19:00 “La Questione Aretina: storia de una fortezza construita contro una città”, Gaetano María Mastroncinque Italia, 2018

 19:25 “La Alhambra en juego”, José Sánchez Montes, Espainia, 2020

20 urte zine arkeologikoarekin

Jaialdia 2001ean sortu zen Irungo Udalaren eta Arkeolan Fundazioaren eskutik, arkeologia eta Oiasso museo erromatarra gizarteratzeko zorroztasun zientifikoa eta dibulgazio-izaera uztartuko zituzten dokumentalen bidez. Bi hamarkada hauetan, 15.000 ikusle inguruk gozatu ahal izan dituzte doan arkeologia, historia eta kultur ondarearekin lotutako 53 herrialdetako 400 film baino gehiago. Hogei urte hauetan, egoera zailak gainditu ditugu, eta oraingoan ere egingo dugu, herritarrei kalitatezko zinemaldi arkeologikoa eskaintzen jarraitzeko.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika