2018KO UDA HONETAN, BERRIRO ESKAINIKO DIRA IKUSTALDI GIDATUAK HIRIAN ZEHAR

Uzt, 2018 Irun, Bisita Gidatuak, Turismo

Udan Irunen geratzen bazara, ezin dugu galdu hiria berriro deskubritzeko modu bat turista baten ikuspegitik. Hitzordu garrantzitsuenak hauek dira: Uztailean, Dies Oiassonis eta abuztuan, Euskal Jira. Horiez gain, Gipuzkoa eta Nafarroaren artean, Bidasoko bide berdean barrena abiatzen diren bizikleta ibilbide berriak.

Asteazken eta ostiralean, hirian zeharreko ibilbiderik osoena

Hiriaren historia sakonki ezagutzea interesatzen bazaizu, hirirako ikustaldi gidatuak gomendatzen dizkizugu. Asteazkenero egiten dira, 11:00etan, eta ostiraletan, 17:00etan. Junkaleko elizatik aterata, parrokia ikusiko duzu, baita Oiasso erromatar eremua, Urdanibia plaza, Ama Xantalen ermita eta Udaletxea ere. Ikustaldi gidatu hau osoena da. Bi orduko iraupena du eta prezioa 2 eurokoa da pertsona bakoitzeko (12 urte arteko haurrek, doan). Informazio gehiago eta izen ematea 943 020 732 telefonoan eta www.bidasoaturismo.com helbidean.

Larunbatetan, bisita nekropolira

Oiasso Erromatar Museoak bere ohizko irtenaldiak programatuko ditu udako larunbatetarako (11:00), museotik bertatik irtenda, Ama Xantalenego nekropolia ezagutzeko. Toki hori Ama Xantalen ermitako aztarnategi arkeologiko bat da: bertan azaldu zen Oiasso hiriko nekropolia (100 urnatik gora, eta dagozkion osagarriak). Duela urtebete pasata berritu da eta bertako panelen bitartez emandako azalpenekin hobeto ezagutu ahal izango duzu antzinako Oiassoko bizilagunen hileta ohiturak nolakoak ziren.

Irugurutzetako meatze-trena: ostegunetik larunbatera

Hiriko beste erakargarritasun turistikoa Irugurutzetako meatzeak dira. Bertara joan zaitezke oinez edo meatzetako tren ezaguna hartu, Oiasso Museoa eta erromatarren garaiko aztarnategi hori lotzen duen tren berdea alegia, non deskubrituko dituzun meatzeak eta kaltzinatze-labeak.

Kasu honetan, uztailean eta abuztuan, irteerak ostegun, ostiral eta larunbatean daude programatuta, 17:00etan. Prezioak: 5,50 euro pertsona bakoitzeko. 6-14 urtekoentzat: 3,85 euro eta 6 urtetik beherakoentzat: doan. Informazioa eta erreserbak Oiasso Museoan. Telefono-zenbakia: 943 639 353.

Irugurutzetako tiro naturaleko kaltzinatze labeei buruzko APP berria

Uda honetan APP berri bat estreinatzen da Irugurutzetako multzo historikoa hobeto ezagutzeko. ‘Irunberdea-Irugurutzeta’ izena du Aplikazioak, eta Android gailuetarako prest dago. Jaitsi ondoren, erabiltzaileek nahikoa izango dute beraien mugikorrarekin apuntatzea meatzeetan instalatutako informazio plaketara hainbat eduki kargatzeko, eta haien artean dago errealitate areagotuko materiala, zeinek ibilbidea eta ikustaldia aberastuko duten.

Bidasoko Interpretazio Zentroa Abenida Zubian

Bidasoko Interpretazio Zentroa da erreferentziazko beste tokietako bat. Etorbidearen ondoan dago, Bidasoaren ertzean, Hendaiako mugatik metro gutxira. Bertan, erakusketa bat dago inguruko biodibertsitateari buruz, Eurovélo sareari buruz eta Irundik igarotzen den Santiago Bideari buruz. Ordutegi hauetan egoten da irekita: asteartetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara; ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30etara; eta larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era. (jai- eta zubi-egunetan izan ezik).

Lapurriturri: Aiako Harria

Aiako Harriko Lapurriturri eta haren natur gunearen eskaintza da udan Irunen falta ezin den beste planetariko bat da. Lapurriturriko informazio guneak 10 urtetik gora darama bisitariei parkea ezagutzera ematen eta horretarako, hainbat jarduera egiten dira denboraldi osoan. Instalazioan, bisitari guztiek informazioa jaso dezakete, paperean, eta gidak, berriz, natur parkeari, bost ibilbide tematikoei (elur putzuei, meatzaritzari, ikazkintzari, gerrei eta florari, faunari eta urari) eta inguruko eskaintza turistikoari buruzko azalpenak ematen ditu.

Lapurriturrik hainbat jarduera antolatzen ditu aldizka, hango landaredia eta animaliak ezagutzera emateko. Udako lehen jarduera uztailaren 14koa da (larunbata). Aiako Harria eremuaren meatze-iraganari buruz gehiago jakiteko antolatzen da txangoa.

Lapurriturriko informazio-gunearen ordutegiei dagokienez, asteburuetan irekita egongo da urrira arte, uztaileko eta abuztuko jaiegunak barne, 10:00etatik 14:00etara.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika