2018KO SANMARTZIALETAKO MUSIKA PRESTATZEN

Ots, 2018 Irun, San Martzial, kontzertua, musika

Irungo Udaleko Kultura arloa hasi da lanean 2018ko San Pedro eta San Martzial jaietako musika-programazioan. Aurreko urteetan bezala, irundarrek erabakiko dute zein taldek joko duten ekainean, eta amaierako kartelari itxura ematen hasteko, lehenik, bertako taldeak gonbidatuko dira.

Kultura arloak harreman-txanda bat hasteko asmoa du hiriko eta inguruko musika-taldeekin. Beste urte batzuetan herritarrak izan dira taldeak proposatu izan dituztenak, baina hain ezagunak ez ziren banda batzuk ez ziren amaierako zerrendan azaltzen.

Hori dela eta, iaz aldatu egin zen formatua, eta aurreratu egin ziren apur bat Jaietako kontzertuetan parte hartu nahi zuten tokiko taldeek beren eskaera Udalera bidali ahal izateko epeak eta, horrenbestez, hasierako zerrenda bat egiteko.

Otsailaren 27ra arte

Besteak beste, honako baldintza hauek bete beharko dituzte taldeek, aurre-hautaketan parte hartu ahal izateko: taldekideen %50ak Irunen erroldatuta egon behar du, adin-mugarik gabe; 60 minutuko errepertorioa bermatu behar dute, eta kontzertu-egunetakoren batean jotzeko prest egon behar dute, hau da, ekainak 22, 23 eta 28an. Gainera, iazko jaietan jo ez zuen bat izan behar du taldeak.

Betekizunak bete eta prozesu honetan parte hartu nahi duten interesdunek izena emateko orria bete beharko dute, oinarriekin batera doana (dena eskuragarri dago www.irun.org udal webean), eta cultura@irun.org posta elektronikoaren helbidera bidali. Otsailaren 23an amaituko da epea. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesa duten taldeek Kultura eta Kirol Arloko bulegoetara jo dezakete (Urdanibia plaza, 6, behea) edo 943 505410 telefonora deitu. Esan behar da aukeratutako taldeek 1.000 euroko katxea izango dutela.

Horrekin batera, deialdi orokorra itxuratzen ari da 2018ko San Pedro eta San Martzialeko jaietako kontzertuen agenda osatuko duten taldeak herri-bozka bidez hautatzeko prozesua martxoaren hasieran irekitzeko.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika