2018KO SAN PEDRO ETA SAN MARTZIAL JAIEK MUSIKA PROGRAMA

Mar, 2018 Irun, San Pedro eta San Martzial, musika

Aurten, San Pedro eta San Martzial jaietan joko duten musika taldeak aukeratzeko parte-hartze prozesuaren emaitzaren berri eman du Irungo Udaleko Kultura arloak.

Ekainaren 22ko kontzerturako talde euskaldun irabazlea Glaukoma izan da, 831 botorekin. Ekainaren 23ko emanaldirako, babes handiena lortu duen "tributu" taldea "Esto no es rock radical vasco" izan da. Hertzainak, Barricada eta horrelako taldeen bertsioak egiten ditu. Guztira, 695 boto lortu ditu.

Ekainaren 28an, Estatu mailako banda batek ematen duen edo musikaren panoraman proiekzio handiagoa duen kontzerturako, irabazlea Kaotiko taldea izan da 558 botorekin. Hala ere, bertako sustatzaileekin hirian San Pedro eta San Martzial jaietatik oso hurbil dauden datetan, bi aldeek adostuta, zerrendan boto gehien lortu duen bigarren taldera aukeratu da kontzertu horren programazioa taldearen beste konpromisoaren kalterako ez izateko, edo alderantziz ere bai. Kultura arloak Kaotiko taldeari eskertzen dio bere prestutasuna akordio batera iristeko, emaitzaren berri izan den unetik eta batera jardutegatik konponbide bat lortzeko.

Horrela, zerrendan boto gehien lortu duen bigarren taldea -478 botorekin- eta, beraz, ekainaren 28an jotzeko talde gogokoena Maldita Nerea izan da. Arlotik azpimarratu dute Kulturak aurretik lehenengo harreman bat egin zela talde guztiekin, baldintzak betetzen zituztela egiaztatzeko, eta ohi den bezala, kasu hauetan oraindik ez da formalizatu aukeratutako taldeekiko akordioa. Gestio hori abian dago dagoeneko eta datozen egunetan amaitu ahal izatea espero da, bi aldeetako baieztapen ofizialarekin, nahiz eta hasierako baiezko erantzun bat izan.

BERTAKO TALDEAK

Gauero kontzertu gau bakoitzari, gonbidatu gisa, hasiera emateko arduradunak bertako taldeak izango dira. Duela astebete proposatu selekzioaren aurrean, boto gehien lortu duten bertako taldeak hauek izan dira: Sangre de mono (968 boto), Zarata (732 boto) eta Lanbroa (305 boto). Zein egunetan emango duten kontzertua ez dago zehaztuta oraindik, eta Kultura arloan azaltzen duten moduan, egunak musika estiloaren arabera zehaztuko dira.

KARTELA

Kultura arloak gogora ekartzen du San Pedro eta San Martzial jaietako kartelak argitaratuta daudela eta lanak emateko epea apirilaren 10etik 20ra artekoa izango dela.

Lehiaketan parte hartzeko interesa duten guztiek kartelak Amaia Kultur Zentroan entregatu ahal direla ordutegi honetan: asteartetik larunbatera 09:30etik 12:00etara eta 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan 11:30etik 13:30era. (astelehenetan, itxita). 2017ko edizioan gertatu zen bezala, lehiaketarako komunikazioaren eta diseinuaren profesionalek osatutako arte batzorde bat eratuko da, eta aurkezten diren lan guztien aurreko selekzio bat egingo du. 40 kartel baino gehiago jasotzen badira, 5-10 lan pasako dira finalera, eta 40 kartel baino gutxiago badira, 5 finalista hautatuko dira. Aurten sarien zuzkidura handiagoa izango da. Lehen saria 1.200 eurokoa izango da (iazkoa baino 200 euro gehiagokoa) eta 300 euroko accesita (2017an baino 100 euro gehiago).

Lanen aurkezpena:

.- Paperezko euskarria: Obrek 70 x 50 cm tamaina eduki behar dute, formatu bertikalean.

.- Lanek euskarri zurrun batean muntatuta aurkeztu behar dira, kartelaren neurri berberez.

.- Euskarri informatikoa: kartelaren irudia, paperean emateaz gain, CD batean eman behar da kartelaren tituluaz (JPG edo PDF formatuan), bi erresoluzioetan: Bata, 300 ppp-koa eta 70x50cm-koa, inprentara bidaltzeko, eta beste bat erresoluzio txikiagokoa, web orrian jartzeko.

.- Erabiliko den teknika librea izango da.

.-Kartelak testu hau iragarriko du:

IRUN

SAN PEDRO-SAN MARTZIAL 2018

Ekaina- Junio

Argazkia: Los Secos

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika