2018KO FICAB-EK AURTEN LEHIATUKO DIREN FILMEN ZERRENDA ARGITARATU DU

Urr, 2018 FICAB, Irun, Filmeak,

Irungo udaleko kultura arloak, Oiasso Erromatar Museoaren bitartez, jakitera eman ditu 2018ko FICAB Bidasoko Nazioarteko Arkeologia Zinemaldian ikusi ahalko diren filmak. Lehiaketa Irunen egingo da azaroaren 19tik 24ra bitartean. Aurten ere bilduko dira mota guztietako dokumentu zinematografikoak (dokumentala, erreportajea, ikerkuntza, eta abar). edozein nazionalitateko edozein pertsonak edo entitate publiko edo pribatuk ekoitzita, betiere arkeologiari eta haren teknikei, ondare arkeologikoari eta haren zaintzari buruzkoak.

Hautaketa egitea zaila izan da hautagai izan diren 90 zintetan erakutsitako maila handiagatik. Oiasso Erromatar Museoak 36 lan hautatu ditu, eta horietatik, 22 ikusi ahalko dira Sail Ofizialean, eta 14, Hezkuntzazko sailean. Joan den astean aurreratzen genuen bezala, Hezkuntzazko sailak berezko saria izango du, Orona Fundazioak emana. Izan ere, fundazio hori egoitza izateaz gain, bazkide laguntzaile bihurtu da iaz hasi zen lehiaketarekiko lankidetza bikoiztuz. Era berean, Donostiako Aquariuma “gonbidatutako” egoitza gisa itzuliko da berriro. Saio ofizialeko hiru film ikusi ahalko dira bertan, urpeko gaiak izateagatik.

“Hasiera” gisa, eta gehiegi ez azaltzeko asmoz –izan ere, proiekzio guztien edukiak kalitate handikoak dira-, Oiasso Erromatar Museoan zertxobait komentatu dute lehiaketaren egoitza nagusia izango den Amaia Kultur Zentroko 19:00etako saioetako film protagonistei buruz. Adibidez, honelako eduki interesgarriak topatuko ditugu: Burdin Aroko printze-printzesa baten hobi zelta, Frantzian; galiarrak; Pazko Uhartea; Alemaniako neandertalak Teotihuacán hiriko aztarnategi mexikarra.

Jatorriari dagokionez, Espainiatik eta Frantziatik datoz zinta gehienak. Hautagaietan agertzen diren gainerako herrialdeak, berriz, Alemania, Belgika, Eskozia, Britainia Handia, Mexiko, Norvegia eta Portugal dira. Beti bezala, oso esparru kronologiko zabala ere aurkeztuko du FICABek: oraingoan, Erdi Paleolitoko neandertalekin hasiko dugu bidaia, Erdi Arora iritsi arte, Mesopotamia, Erroma edo Egiptoko antzinako zibilizazioetatik pasatuz. Bidaldi geografikoak urruneko lekuetara ere eramango gaitu, hala nola Perura, Mexikora edo Tanzaniara, hurbilen daukagun arkeologia ahaztu gabe, Aralarko megalitismoa alegia. Azkenik, zenbait telesaio ere egongo dira, gogoraraziko digutenak nolako aukera hezitzailea izan dezakeen telebistak eta nolako aukerak Historia eta Arkeologia hedatzeko.

Epaimahaia ikus-entzunezkoen eta arkeologiaren munduko profesional prestigiodunek osatuko dute, eta lehiaketa amaitzeko ekitaldian egingo den sari-banaketan emango da jakitera haien epaia. Honako hau da sarien ohorezko koadroa:

-Zinemaldiko Sari Nagusia: 2.000 euroko saria.

-Ikus-entzuleen Sari Berezia: 1.000 euroko saria.

-Orona Fundazioaren Saria heziketa sailari: 600 euro.

-Dibulgazio zientifikoaren Arkeolan Saria: Zuzkidura ekonomikorik gabea.

Hau da lehiaketan aurkeztuko diren filmen zerrenda osoa:

- Aralar, artzainen Ondarea. Espainia 2018, 14'

- Arqueomanía: El Templo de Tutmosis III. Espainia 2018, 30’

- Arqueomanía: la Batalla de Baecula. Espainia 2018, 30’

- Bobadela romana: splendidissima civitas. Portugal, 2018, 20’

- El Campus d'Arqueologia i Paleontologia de la UAB - La vila romana de Torre Llauder. Espainia 2017, 8'

- Enquête Archéologique: Crète, le mythe du Labyrinthe. Frantzia. 2017, 26’

- Enquêtes en eaux profondes: La piste du vin. Frantzia. 2017, 26’

- Enquêtes en eaux profondes: Le naufrage du Francesco Crispi. Frantzia. 2017, 26’

- Enquêtes en eaux profondes: Le trésor de l'île de Batz. Frantzia. 2017, 26’

- Gure iragana aztertzen. Espainia 2016, 2’

- Hipogeu do Convento do Carmo: uma história de Ouro. Portugal. 2017, 10’

- Hunters & Fishers of the Nort: Stone Age life in coastal Norway. Norvegia 2018, 14’

- Iles de Pâques, l'heure des vérités. Frantzia. 2017, 90’

- Ingeniería romana: acueductos II. Espainia 2018, 50’

- Le harem du pharaon Soleil. Britainia Handia. 2017, 94’

- Le mystère de l'Amulette. Frantzia. 2017, 4’

- L'enigme de la tombe celte. Frantzia. 2017, 90’

- Mésopotamie, une civilisation oubliée. Frantzia. 2017, 54’

- Metellinum, tesoros al descubierto. Espainia 2013, 36’

- Misterios del inframundo: Teotihuacán Mexiko 2017, 44’

- Orígenes. Espainia 2018, 40’

- The Tempest stela, revisiting the roots of the Exodus. Belgika. 2017, 65’

-Archaeologie erleben: Mission Eiszeit (Ice Age Mission). Alemania. 2018, 45’

-Arqueo(tri)logía de la Cueva Pintada: Arqueología. Espainia 2016, 3’

-Arqueo(tri)logía de la Cueva Pintada: la cápsula. Espainia 2016, 2’

-Arqueomanía: Valencina, el alma de la Prehistoria. Espainia 2018, 30’

-As pedras de San Lourenzo. Espainia 2016, 30’

-El Campus d'Arqueologia i Paleontologia de la UAB - La Draga, un poblat lacustre del neolític antic (5400-4900 ane). Espainia 2017, 11’

-El Campus de Arqueología y Paleontología de la UAB: las Minas Prehistóricas de Gavà. Espainia 2017, 10’

-Enquête Archéologique: Choquequirao : la géographie sacrée des Incas. Frantzia. 2017, 26’

-Enquête Archéologique: L'histoire oubliée des Swahilis. Frantzia. 2017, 26’

-Gotorlekuak, herrixkak eta arbelak. La Raya en los orígenes del Medievo. Espainia 2018, 11’

-Govan Young. Eskozia. 2017, 30’

-Le Vrai visage des Gaulois. Frantzia. 2018, 90’

-Puzzle Azilien. Frantzia. 2018, 6’

-The beauty, woven of mysteries. Iran. 2018, 37’


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika