2018KO DIES OIASSONIS EGUNEN ZAIN

Eka, 2018 Irun, Dies Oiassonis, festival romano

Aurtengo udan ere Dies Oiassonis jaialdi erromatarra girotuko duen jarduera programa prestatzen hasita dago Irungo Udala. Bederatzigarren edizioa uztailaren 12tik 15era egingo da eta Hiri Bultzada arloak eta Oiasso Erromatar Museoak beren gain hartu dute antolamenduaren ardura. Lantzen ari diren eduki batzuen berri eman dute.

Erakargarritasun handienetako bat izango da bigarren urtez San Juan plazan instalatuko den zirko erromatarra, eta jaialdiaren bederatzigarren edizio honetan ustekabe handi bat izango da. Iaz izan zen jarduerarik nabarmenena eta arrakasta handia izan zuen jendearen artean; beraz, formula errepikatu nahi da, baina eduki berriez indartuta.

Jarduera programa oraindik prestatzen ari da. Ohiko birsortze historikoak egingo dira Oiasso Erromatar Museoaren inguruan, baita 'Saborea Irun Dastatu' plataformaren ekimen gastronomikoak ere. Jaialdiaren ekintza nagusietako bat Navigium Isidis prozesioa izango da. Nabigazioaren garaiari hasiera ematen zion prozesioaren omenezkoak parte-hartzaile kopuru handia ziaten du beti. Ekintza hau marearen arabera antolatzen da eta uztailaren 14an, arratsaldean izango da. Azoka erromatarra eta aire zabaleko zine tematikoa dira jaialdiaren beste alderdi indartsuetako bat, eta laster emango da horren berri.

Udako plater nagusia

Miguel Ángel Páez Hiri Bultzada arloko ordezkariak hau adierazi du: "Dies Oiassonis egunak udako kanpainako erreferentzia nagusia bilakatu dira Irunen, hiriaren sustapenari eta turismoari dagokionez. Edizio honetan, eta hauxe da bederatzigarrena, indar guztiak elkartuko ditugu jaialdirik onena antolatzeko; gure asmoa da herritarrek disfrutatzea aurreikusten diren jarduerekin eta gure jatorri erromatarrei hurbiltzea. Proposamena ongi osatua dago eta, bestalde, asmoa dugu duela gutxi Atlantikoko arkuko beste bederatzi udalerrirekin sortu den hiri erromatarren sarea aurkezteko baliagarria izatea.

9. edizio honen prestaketan amaitzen den bitartean, Dies Oiassonis erromatar jaialdia ezagutzera emango da Tarraco Viva jaialdian. Ekimen garrantzitsu hori asteburu honetan egongo da Tarragonan eta epoka klasikoaren ingurukoa da. Oiasso Museoko arduradunak egongo dira hitzordu horretan Irungo udako plater nagusia sustatzeko xedeaz.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika